hizkuntzak

31
Mai
2010
09:26

Irakasle indibidualistak

En primer lugar, y sin ir más lejos, los profesores mismos somos unos individualistas empedernidos (esto lo digo en general, mejorando los presentes…), velamos por nuestros intereses y nuestra tranquilidad, y por el derecho de hacer las cosas según nuestros criterios. Lo que no nos guste, simplemente no lo comemos.

— Peter Jan Slagter

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
19
Mai
2010
18:13

Han ere txakurrak ortozik, eta hemen

Hizkuntz-zertifikazioaren baliokidetzarekin gertatzen diren komerien adibide bat. Euskararekin daukagun panorama ez da hobea beste hizkuntza batzuekin, ezta hemen ere.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
11
Mai
2010
13:15

Zaitasuna, ezjakintasuna, etsaigoa

Para un castellanohablante el euskera es mucho más fácil. Quien dice que el euskera es difícil lo dice por ignorancia o por enemistad manifiesta con el euskera y todo lo vasco. Lingüísticamente no hay ninguna razón para decir que es difícil. Tiene cinco vocales, no tiene género, algo que es un chollo, el verbo es muy regular…

— Carlos Cid

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
05
Mai
2010
18:24

1000 lagunetik gora unibertsitatean euskara ikasten munduan

Gure hizkuntza ikasteko munduan interes apur bat badagoela dirudi, hemengo batzuengan baino gehiago bai.

NUPen mahai ingurua egingo da gaur ikasle horiekin gainera.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
03
Mai
2010
12:45

DAO

Ar Redadeg laster abiatuko dela, Bretainian hizkuntza helduen irakaskuntzan diharduen DAO erakundearen berri ekarriko dugu hona. Bretoiera ikasteko zentroak eta eskolak koordinatzeaz gainera, materialgintza eta prestakuntza zerbitzuak ere eskaintzen ditu.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
19
Api
2010
21:25

Eyjafjallajökull

Islandiako sumendi horrek buruko minak ugari ekarri ditu, baita izena ahoskatzeko ere.

The language log-en dauzkazue ahoskatzeko pistak.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
19
Api
2010
21:08

Wekanun: hizkuntza desberdinetako hiztegi-jokoa, euskara ere bai

Formación ELEn Wekanun jokoaren berri eman digute. Hizkuntza desberdinetako hitzak lotu behar dira ariketa-moduko batean. Abiapuntuko hizkuntza eta xede-hizkuntza aukeratzen dituzu eta gaika antolatzen diren hitzen itzulpenak lotu behar dituzu. Jolasa ez ezik, joko erreala ere bada, benetako txapelketa, eta sariak ere badaude.

Eta interesgarriena, jokatzeko aukeratu daitezkeen hizkuntzen artean euskara ere badugu.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
18
Api
2010
21:34

Mezzofanti Kardinala

Sarean kuxkuxean nenbilela Mezzofanti kardinalarekin egin dut topo. Hizkuntzak ikasteko berebiziko trebezia zuen elizgizon honek 72 hizkuntza omen zekizkien. Jainko maitea!

Jakin-nahiak bultzatuta euskara ba ote zekien jakin nahi izan dut. Bada… bai! Begira zer dioen 1899ko irailaren 27ko Euskalzale aldizkariak (Franzisko Aizkibeli buruz ari da):

Gazte zala Fernandinako dukeen kontulari izan zan eta eurakaz Europa-ko Erri askotan ibili zan. Batez bere Italian. Erroman Kardenal Mezzofanti izkeretan izan danik gizon jakintsuenagaz artu-emon edo barrukotasun andia euki eban, Aizkibel-en bitartez Mezzofanti-k euskeraz berba egiteko erraztazun andia iadetsi ebala. Esatea da Asteasu (Gipuzkoa)-ko batzuk , euskera utsa ekienak, Erromara ezkontzarako baimen bila joan zireanak Kardenal onetsegaz autortu edo konfesau zireala.   

Bitxia, ezta?

(Artikulu nagusia Meneámetik jasoa)

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
14
Api
2010
17:25

Komatik esnatu eta beste hizkuntza batez mintzatu

Neska kroaziar bat komatik esnatu eta alemaneraz egiten hasi da kroaziera ama-hizkuntza ahaztuta. Aspaldian ekarri genuen Karrajura halako beste kasu bat. Hala ere, badirudi  zientziak ez duela asko sakondu hizkuntzak ikasteko sistema eraginkor horretan, beraz hain traumatikoak ez diren metodologiekin jarraitu beharko dugu.

Via Chuza!

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
12
Api
2010
15:29

Kartel bat eta hizkuntzaren transmisioa

A ningún (pai, nai, irmán e máis eu) nos ensinaron os nosos proxenitores, pero todos falamos sen problemas en galego.

— Violeta Janeiro

Violeta Janeiro duela 26 urte Galiziako Xuntak galizieraren ahozko transmisioa sustatzeko kanpaina bateko kartel batean agertu zen, artean ume txikia zela. Gaur, Shangain bizi da eta galiziera bere hizkuntza egin du hasiera batean familiako hizkuntza izan ez zuen arren.

‘Medrei a carón dese cartel’ (A nosa terra)

Via Chuza!

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
25
Mar
2010
18:58

Gipuzkoarrek zer pertzepzio euskarari buruz?

ETBn gipuzkoarrek euskara eta beste hizkuntza bati buruz duten pertzepzioa aztertzeko egin den ikerketaren berri eman dute.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
23
Mar
2010
20:48

Txataren abantailak hizkuntzak ikasteko

Esperientziaren gaineko hausnarketa interesgarria EcLEcTIC blogean. Txatak abantaila asko, eta, dirudienez, ahozko praktikaren oztopo batzuk ez.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
16
Mar
2010
12:45

Zazpietan tontoa

Hizkuntza asko jakiteak ez gaitu, berez, ez zuzenagoak ez bizkorragoak egiten. Koldo Mitxelenaren hura datorkit gogora: miraz mintzatu zitzaizkiolarik sei/zazpi hizkuntza omen zekizkien pertsona batez, Mitxelenak erantzun zuen zorroztasun piper hain berearekin: “Bai, baina zazpi hizkuntzetan da tontoa”

— Anjel Lertxundi

Dantzara dei (Berria)

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
26
Ots
2010
00:49

Hizkuntza ez da harresia

Hizkuntza ez da harresia. Atea da.
Ez dugu harresi gehiago behar. Ateak behar ditugu. Elkar ezagutu behar dugu, gure lagunen familia ezagutu, beraiekin batera bizi den hizkuntza ezagutu.

— Cosecha del 66

Cosecha del 66 blogean aurkitu dugu lau hizkuntzatan idatzitako mezu-manifestu hau: Un idioma no es un muro, es una puerta.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
21
Ots
2010
20:16

1880an

1880an Frantzian populazioaren %20 baino gutxiagok ei zekien frantsesa. Enric Serrak ekarri digu datu hori Marina Yaguello hizkuntzalariaren Catalogue des idées reçues sur la langue liburuaren aipamena egitean.

Prejudicis lingüístics  (Aprendre llengües)

Interesgarria dirudi liburuak bestela. Itzulpenik bai euskaraz edo gaztelaniaz?

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia