21
Ots
2010
20:16

1880an

1880an Frantzian populazioaren %20 baino gutxiagok ei zekien frantsesa. Enric Serrak ekarri digu datu hori Marina Yaguello hizkuntzalariaren Catalogue des idées reçues sur la langue liburuaren aipamena egitean.

Prejudicis lingüístics  (Aprendre llengües)

Interesgarria dirudi liburuak bestela. Itzulpenik bai euskaraz edo gaztelaniaz?

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Yaguelloren liburua

Ricardo Gómez (ez da egiaztatu) (e)k bidalita 2010, Otsaila 21 - 22:27(e)an.

Yaguelloren liburua ezagutzen dut (eta ez nekien 2008an berrargitaratu zela), baina ez nintzen gogoratzen datu horretaz.

Bitxia iruditzen zait, beste iturri batzuen arabera (http://dialnet.unirioja.es/servlet/extart?codigo=3069943) Frantziako Iraultzaren garaian %25ek omen zekielako frantsesa (eta XVII. mendean %12k baino ez).

Beste iturri batzuek are frantsesdun kopuru handiagoa ematen dute 1789rako: "...sur une population totale d'environ 25 millions d'habitants, 6 millions ignnoraient completement la langue française, 6 autres millio[n]s étaient incapables de sautenir une conversation suivie" (apud Sagarna 1984, "Euskara XVIII. mendean ", 40-41. or. http://hedatuz.euskomedia.org/46/).

Hortaz, 1880an hain frantsesdun gutxi izatea arraro samarra iruditzen zait. Iraultzak "ondo" egin zuen bere lana.

Errorea ote?

benito (e)k bidalita 2010, Otsaila 22 - 02:37(e)an.

Bai, arraroa dirudi, akaso Yaguellok (edo Serrak) 1780 esan nahi izan dute.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
Sindikatu edukia