unibertsitatea

12
Urt
2011
09:53

Euskara irakurle/irakasle plazak Txilen eta Argentinan

Etxepare Institutuak Argentina eta Txileko unibertsitate bitan euskara irakurle plaza bana ditu betetzeko. Euskara irakurle horien lanen artean euskara klaseak ematea dago.

Hemen duzue deialdia EHAAn (pdf).

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
17
Aza
2010
17:38

D eredua eta euskara maila

Emaitzek alarma piztu zuten, D eredukoek ere, behar besteko euskara maila ematen ez zutelako. Orain inolako azterketarik egin gabe, D ereduan aritzea berme dela, titulua emango zaie? Zaila da ulertzen Kultura Sailaren ekimena

— Onintza Irureta

3
Batez bestekoa: 3 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
12
Urr
2010
15:30

Ikasi euskara Erasmus bidez

Etxepare Institutuak eta Birminghameko Unibertsitateak hitzarmena sinatu dute eta hango ikasleek euskara ikasteko aukera izango dute. Han hiru urtez ikasi, eta laugarrenean Erasmus programaren bidez amaitu beharko dute. Irakasleen artean Xabi Paya dugu.

Eitb.com-en ingelesez dago albistea. Hemen beste lotura bat gaztelaniaz:

 

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
23
Ira
2010
21:40

Filologiabako baten erantzuna

Zeu ibili izan bazina, ostera, a zelango euskaradun aberatsak eta egokiak aterako ziren! Zeure esku leun eta samurren ferekak jasoko zituzten nire «atzaparrenak» barik. Gainera, zuk, «lan-merkatuan galduta» ibili beharrean, nire soldata eskastxo honen ordez (2.000 euro likido hilean, 14 paga, bi hilabeteko oporraldia udan, irail osoan ia ia antzera -fitxatu arren-, Gabonetako eta Aste Santuko hamabostaldiak, urtean zehar izaten diren jai-zubiak ....) halako bi edo hiru edo lau , gutxienez, kobratuko zenuke (zeure jakinduriaren tamainakoa, mesedez), eta hainbat liberazio eta baimen lortuko zenituzke ikastaro bereziak eta graduondokoak egiteko, zeure euskara-maila goren hori are landuagoa izan dadin eta bost urte horietan ikasitakoa ahaztu ez dagizun.

— Luis Astorkia

Luis Astorkia, Sestaoko Udal Euskaltegiko irakasleak gogor erantzun dio Berrian Josu Gotzon Landetari. Hark lehengoan Euskal Filologia mespretxuaren putzuan artikuluan hain zuzen, gogor kritikatu zuen bere ustez euskal filologia tituluari ematen zaion balioa.

Josu Gotzon Landetari erantzunez (Berria)

Polemika hau apur bat bizantinoa iruditzen zaion bakarra naiz?

2.666665
Batez bestekoa: 2.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
28
Eka
2010
17:39

Pioneer

EHUren uda ikastaoen hasiera-ekitaldian: Urgell señala que los euskaltegis son pioneros en usar métodos pedagógicos (El Mundo)
Bideoa EITBn:

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
05
Mai
2010
18:24

1000 lagunetik gora unibertsitatean euskara ikasten munduan

Gure hizkuntza ikasteko munduan interes apur bat badagoela dirudi, hemengo batzuengan baino gehiago bai.

NUPen mahai ingurua egingo da gaur ikasle horiekin gainera.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
18
Abe
2009
20:36

Kredituak mintza-berba-lagun-kide unibertsitarientzat

Mintzalagun modura euskara ikasten laguntzen duten unibertsitariek kredituak eskuratzeko aukera izango dute EHU eta AEK-k sinatu duten akordioari esker.

Ez da plan txarra. Klasera joan beharren berriketan jardun eta gainera kreditua. Animoa neska-mutilak!

5
Batez bestekoa: 5 (6 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
26
Eka
2009
16:30

Didaktikatik euskaltegira

Ikasleek euskaraz ondo ez dakitenez, euskaltegi bihurtu dira euskararen didaktikaren klaseak. Oso tristea.

— Ainhoa Ezeiza

Twitter-en botata (@ainhoaeusk). Unibertsitateko ikasleen azterketak direla eta.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
02
Eka
2009
12:12

Kotalaia2.0, komunikazio ikasleen bloga

EHUn martxan dauden euskarazko trebakuntza programen barruan Komunikazio Zientzien fakultateko ikasleek blog hau sortu dute Euskararen araua eta erabilera ikasgaiko jardunetik abiatuta. Hango ikerketak eta gogoetak sarera zabaldu nahi dituzte hain zuzen.

Joseba Ezeizak jakinarazi digu Karrajuan, eta berarekin batera Oier Aranzabal dabil admistratzaile. Bloga kolaborazioetara irekita dago

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
13
Mai
2009
16:58

Nola garatu komunikazio gaitasunak ikas-irakaskuntza prozesuetan?

Joseba Ezeizak (eskerrik asko!) eman digu webgune honen berri Karrajuan. Unibertsitateko irakasleei zuzenduta dago berez, baina hainbat arlotako ekarpen baliagarriak izan ditzake, baita guretzat ere.

 

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
07
Api
2009
11:25

EHUren Uda ikastaroak

EHUk urtero antolatzen duen ikastaro-sortaren egitaraua (gaztelaniaz baino ez oraingoz) argitaratu dute dagoeneko, eta urtero bezala HABEk EHUrekin batera antolatzen duen bat ere badago: El profesor de segundas lenguas / II: la formación inicial y el desarrollo de la competencia docente (pdf)

Beste honek ere interesgarria ematen du: Aprender eficazmente una lengua extranjera (pdf).

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
24
Ots
2009
12:54

Doktore euskaldunak

Ikasketa guztiak euskaraz egitea lortu arren, gradu ondokora heltzean erdara hutsez ikastera behartzen gaituzte. Gero, zori eta azarearen arabera zuzendari erdalduna edo elebiduna egokituko zaizu eta horrek, hizkuntzari dagokiola, zure jarduera osoa erabat baldintzatuko du. Eta horri guztiari gehitzen badiogu euskarazko material-eskasia, euskarazko zuzentzaile-eskasia, euskararekiko konplexuak eta 4-5 urtetako ikerkuntza-aldiak sortzen duen nekea, azkenean nor egongo da prest tesia euskaraz lantzeko?

— Ekaitz Agirregoitia

Tiraka-ren bidez.

3.5
Batez bestekoa: 3.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
14
Urt
2009
14:15

Zer da OCW?

OpenCourseWare zer den eta zer ez den definitzen dute Salamancako unibertsitateko gune honetan.

Funtsean, zenbait unibertsitatek erabiltzen dituzten ikasmaterialak sareratzean datza. Baliagarria oso, ikaskuntza ezformalerako, beste unibertsitate batzuetako irakasleek beren materialak atontzeko eta erabakiak hartzen laguntzeko horietako gai batean ikasle izateko asmoa dutenei.

Partekatzearen kultura leku guztietara heltzen ari dela dirudi. Leku guztietara?

3
Batez bestekoa: 3 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
22
Urr
2008
23:48

Internetarako gramatikaren entziklopedia egingo du EHUk

Bide batez, internetArako ala internetErako?

3.5
Batez bestekoa: 3.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
06
Mai
2008
11:29

EHU: hiztegiak eta gramatika sarean

EHUk sarean jartzeko asmoa duen proiektuen berri: hiztegiak, corpusak,gramatika.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia