18
Api
2010
21:34

Mezzofanti Kardinala

Lotura

Sarean kuxkuxean nenbilela Mezzofanti kardinalarekin egin dut topo. Hizkuntzak ikasteko berebiziko trebezia zuen elizgizon honek 72 hizkuntza omen zekizkien. Jainko maitea!

Jakin-nahiak bultzatuta euskara ba ote zekien jakin nahi izan dut. Bada… bai! Begira zer dioen 1899ko irailaren 27ko Euskalzale aldizkariak (Franzisko Aizkibeli buruz ari da):

Gazte zala Fernandinako dukeen kontulari izan zan eta eurakaz Europa-ko Erri askotan ibili zan. Batez bere Italian. Erroman Kardenal Mezzofanti izkeretan izan danik gizon jakintsuenagaz artu-emon edo barrukotasun andia euki eban, Aizkibel-en bitartez Mezzofanti-k euskeraz berba egiteko erraztazun andia iadetsi ebala. Esatea da Asteasu (Gipuzkoa)-ko batzuk , euskera utsa ekienak, Erromara ezkontzarako baimen bila joan zireanak Kardenal onetsegaz autortu edo konfesau zireala.   

Bitxia, ezta?

(Artikulu nagusia Meneámetik jasoa)

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
Sindikatu edukia