hizkuntzak

16
Aza
2010
19:17

@MitxelenaXVI jalgi bedi mundura!

Ezohiko ergatibo kasu bat, -mu hitzekin bukatua, hiztun gazteagoek ez dute erabiltzen, eta horren ordez orain ohiko den -mi erabiltzen dute, adibidez, bosormi (gizonak) (ERG) bosormuren ordez.

— Alexandre Arkhipov (Hizkuntzalaria)

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
29
Urr
2010
20:56

Dissapearing languages

Google-ek arriskuan dauden hizkuntzak salbatzen-edo hasi behar du. Living Tongues Instituteko hizkuntzalari batzuek lagunduta Youtube-n kanala zabaldu du: Endangered Languages. "Disappearing Languages" irakurtzen da kanalaren buruan. Gure hizkuntza inoiz hor agertzen bada, ez dakit arduratzeko arrazoi gehiago ez ote liratekeen egongo lasaitzeko baino.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
22
Urr
2010
00:47

Digital dialects: euskara ikasten hasteko

Enric Serraren Aprendre Llengües blogean Digital Dialects gunea aurkitu dugu. 60 hizkuntza ikasten hasteko ariketa errazak eta grafikoki ondo diseinatuak daude bertan.

Euskara ere hor dago, oinarrizko hiztegia ikasi eta lantzeko ariketa eta jolas sortatxo polita hain zuzen ere. Ingelesa hartzen du abiapuntuko hizkuntza.

Interesgarria "... eta Interneten euskara ikasteko zer dago?" galdetzen duen hasi berriarentzat.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
07
Urr
2010
19:32

Katalana, zer da hori?

Kataluniako Plataforma per la Llengua erakundeak hango unibertsitatetara kanpotik heltzen diren ikasleentzat Què és això del català? (Katalana, zer da hori?) gida sortu du hango hizkuntzaren gaineko oinarrizko informazioa ematen eta hizkuntz-egoera zein den azaltzeko.

Gida hemen daukazue (pdf), eta lehenengo kolpe batean pentsatzen hasi naiz hemen ere euskara urrun duten askorentzat (kanpoko nahiz bertoko) horrelako zerbait ez ote dugun behar. Euskara ikasten hasten direnentzat, adibidez. Akaso "ni X naiz" ikasten hasi baino lehenago zer ikasten hasi garen ezagutzea izan daiteke lehenengo ikasgaia.

Via Aprendre llengües

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
03
Urr
2010
17:46

Voxy: ingelesa ikasi albisteen bidez

Interneten badira hizkuntzak ikasteko zerbitzuak eta guneak, eta ekimen berririk ez da falta izaten. Voxy dugu azkenetariko bat. Egunero 3 minutu emanda ikasteko aukera saltzen digu.

Nola? Albiste batzuk hartu, laburrak, testuak irakurri eta haien gaeinean ariketa batzuk proposatzen dituzte, horrez gain, testuetako hitz batzuk nabarmendu eta esanahia ematen dute.  Momentuz ingelesa-gaztelania norabidean.

Azpimarratutako hitzak norberaren kaxan gordetzeko aukera ematen dute, eta egindako ariketak ere bai. Ariketak funtsean testuaren esanahiari buruzkoak dira, sinpleak baina ondo planteatuta nire ustez.

Hizkuntza ikasleentzako aldizkarietan (Aizu!, Habe...) egiten dena Internetera ekartzeko modu bat izan daiteke beharbada, hain zuzen paperaren muga batzuk gainditu eta teknologiak ematen dituen aukerez ondo baliatu dira (interaktibitatea, pertsonalizazioa, formatua...).

Ideia interesgarria, akaso askori pobrea edo sinplea irudituko zaie, baina nire ustez, sinpletasun horrek ematen dio erakargarritasuna.

 

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
29
Ira
2010
16:07

Gutxitua vs. globala

Euskarari buruz hitz egitean, alde batera utzi hizkuntza gutxitua bezalako terminoak eta hitz egin dezagun zer egin behar den hizkuntza global bezala ikusteko

— Vicent Partal

Argiako Lander Arbelaitzek Euskal edukiak eremu globalean jardunaldian hartu dizkio hitzok Partali. Euskal komunitatea Interneten indartzeko zenbait irizpide (Argia)

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
26
Ira
2010
00:21

Hizkuntza-maila autoebaluatzeko jolas europearra

Via Bloggeando gaur Hizkuntzen Europako Eguna dela jakin dugu. Ospakizunaren karietara, webgune ofizialean Europako Erreferentzia Markoan oinarrituta, hizkuntza maila autoebaluatzeko jolas hau jarri dute.

Bide batez, baten bat kexu dabil Europan hizkuntzaren bat baztertuta dagoela eta.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
25
Ira
2010
14:34

Xahuketak eta xahuketak

Espainia mundu osoan gauzatzen ari den gaztelaniaren promozioa zinez da handia eta garestia.
Gorka Maneirok, UPyDko diputatuak, Eusko Jaurlaritzak iparraldean urtero euskararen alde xahutzen (?) dituen sosak salatu ditu.

— Anjel Lertxundi

Salaketa (Hitz Beste)

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
21
Ira
2010
16:40

Archivo de noticias: Espainako hizkuntzei buruzko albiste-bilduma

Malagako Unibertsitatearen proiektu hau aurkitu dut sarean. Espainiar estatuan hizkuntza desberdinei buruzko albisteak biltzen ditu, ohiko hedabideetatik jasota gehienak. Aparteko ezer izan gabe, albiste ugari jasotzen ditu egunero, denetarikoak eta hedabide askotakoak. Askotan albistearen lotura eman gabe pdf batean jartzen ditu asko, egunkarietakoak gehien bat.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
17
Ira
2010
00:16

Hizkuntza zailak omen direnak

Suomiera leku guztietan lan-hizkuntza izango balitz, (ingelesa bezain) erraza izango litzateke ikastea.

— Sirkku Latomaa

Finlandiako Tampereko Unibertsitateko Sirkku Latoma irakasle eta hizkuntzalariari egin diote elkarrizketa Linguamón atari kataluniarrean. Bideo honetan ikus dezakezue elkarrizketa osoa.

Euskara ez da munduko hizkutza zail bakarra, ez.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
10
Ira
2010
17:13

BCBLn akuri

Argiako Onintza Iruretak Donostiako Basque Center on Cognition, Brain and Language zentroaren ikerketa batean hartu du parte "akuri" modura, eta orain artekoaren esperientzia bitxia kontatu digu. Jarraituko du gainera.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
07
Ira
2010
15:54

Salbatu hitzak

Galbidean dauden hitzak gordetzeko ekimena aurkitu dugu sarean. Ingelesezko hitzak hain zuzen ere, baina edozein hizkuntzatako hitzei (eta hizkuntzari berari ere bai akaso) aplikatu ahal zaizkio bertan botatzen diren ideiak: hitzak adoptatu, maskotaren izena, tatuatu, hegazkin batez zeruan marraztu eta abar...

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
19
Abu
2010
14:14

Aditza eta espiritua

Aditza ikasiz gero, hizkuntzaren espiritua harrapatu duzu

— Mikel Morris (hiztegigilea)

Gaur8n Mikel Morris hiztegigile eta poliglota estatu batuarraren soslaia eta hitzak ekarri dizkigute. Hizkuntzak ikasteko haren "sekretuak"  besteak beste.

IN FRAGANTI: Mikel Morris (Gaur8)

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
22
Uzt
2010
12:56

Nondik norako euskaldun petoak

Euskara oso interesgarria da ikertzeko zeren teoria orokorrak dio hizkuntzek ez dutela norabidea eta mugimendua azaltzen, aditza eman eta kito. Euskarak modua ez du hainbeste deskribatzen, baina norabidea zehaztasun guztiekin. Euskaldunak etengabe dio nondik nora: “Igela leihotik/amildegitik behera erori zen”. Ingelesera edo gaztelaniara itzulita errepikakorra da. Norabidea eta mugimendua zehaztea ez da araua, adibidez ez baduzu aipatzen nondik nora ez dago gaizki gramatikalki. Alabaina, hor ikusten da zein diren euskaldun petoak eta zein ez.

— Iraide Ibarretxe (hizkuntzalaria)

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
03
Eka
2010
13:05

Con la oreja paretari pegaguta

Code switching edo berbetan gabiltzala hizkuntza batetik besterako saltoak aztertzen saiatu dira Argiakoak, eta erreportaje interesgarria ekarri digute.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia