aurriritziak

11
Eka
2010
17:33

Sic: inork ez du euskara ulertzen

Gainera, euskara oso berezia da, ez da erraza besteek ikasteko. Neuk ere ez dakit euskara. Baina hizkuntzak biziraun zuen kokapen geografikoagatik, Iberiar Penintsulako txoko batean. (...) Arazoa da garai modernoan euskarak ezin duela parte hartu literatura orokorrean eta zientifikoan, munduan inork ez baitu ulertzen euskara.

— Jürgen Untermann

Jürgen Untermann hizkuntzalaria da eta aurtengo kulturako Principe de Viana sariduna. Hizkuntzalarien artean ere badira horrelakoak uste dituztenak, bistan da.

Argia.com-en aurkitu dugu Diario de Navarran egin dioten elkarrizketaren erreferentzia eta honelako aurreiritzien inguruan Argian bertan aurkitu daitezkeen artikuluen loturak ere bai.

Munduan inork ez ote du ulertuko idatzi dudan hau?

2.333335
Batez bestekoa: 2.3 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
21
Ots
2010
20:16

1880an

1880an Frantzian populazioaren %20 baino gutxiagok ei zekien frantsesa. Enric Serrak ekarri digu datu hori Marina Yaguello hizkuntzalariaren Catalogue des idées reçues sur la langue liburuaren aipamena egitean.

Prejudicis lingüístics  (Aprendre llengües)

Interesgarria dirudi liburuak bestela. Itzulpenik bai euskaraz edo gaztelaniaz?

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia