Euskalzale
Mezzofanti Kardinala
Sarean kuxkuxean nenbilela Mezzofanti kardinalarekin egin dut topo. Hizkuntzak ikasteko berebiziko trebezia zuen elizgizon honek 72 hizkuntza omen zekizkien. Jainko maitea!
Jakin-nahiak bultzatuta euskara ba ote zekien jakin nahi izan dut. Bada… bai! Begira zer dioen 1899ko irailaren 27ko Euskalzale aldizkariak (Franzisko Aizkibeli buruz ari da):
Gazte zala Fernandinako dukeen kontulari izan zan eta eurakaz Europa-ko Erri askotan ibili zan. Batez bere Italian. Erroman Kardenal Mezzofanti izkeretan izan danik gizon jakintsuenagaz artu-emon edo barrukotasun andia euki eban, Aizkibel-en bitartez Mezzofanti-k euskeraz berba egiteko erraztazun andia iadetsi ebala. Esatea da Asteasu (Gipuzkoa)-ko batzuk , euskera utsa ekienak, Erromara ezkontzarako baimen bila joan zireanak Kardenal onetsegaz autortu edo konfesau zireala.
Bitxia, ezta?
(Artikulu nagusia Meneámetik jasoa)
Azken iruzkinak