jolasa

04
Mar
2011
19:33

Bilingual pun H1/H2

Markos Gimeno palindromozaleak beste hitz-jolas bat proposatu digu bere blogean. Ingelesez bilingual pun deitzen dena euskara-gaztelania bikotera ekarri. Adibide bat:

  • Bostezaba tu colega mi aereo dolor de ánimo ¡Ja!
  • Bost ezabatuko. Legamia ere odol. Ordea, ni, moja.

Euskaraz edo gaztelaniaz irakur daitezkeen esaldiak alegia. Gaztelania H1etik euskara H2ra bidean dabiltzanentzat bidaia horretarako jolasa izan daiteke, hizkuntza ikastearen alderdi ludikoa baztertu nahi ez badugu.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
11
Abe
2010
19:06

Aditz Trinkoen Erret Akademia (ATEA)

Facebook-en sortzen diren orri horietako bat. Aditz trinkoekin olgatu eta euskarari "ekarpenak" egitea dute asmoa antza. Itxaro Bordaren artikulu batek piztu du garra dirudienez. Edo Amurizaren proposamenak akaso?

Uzta batzen hasi dira: Lirakaskete, dizerdit, dizurit, genekaskiguke... Segi, segi lagunok.

4.666665
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
18
Aza
2010
12:59

Kasinoa: zuzentasuna lantzeko jolasa

Formación ELE blogean ideia hau eman digute zuzentasuna lantzeko. Esaldi bat zuzena den ala ez apostuak egitea da kontua. "Ondo/gaizki" ariketak baino dibertigarriagoa izan daiteke behintzat.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
07
Ira
2010
15:54

Salbatu hitzak

Galbidean dauden hitzak gordetzeko ekimena aurkitu dugu sarean. Ingelesezko hitzak hain zuzen ere, baina edozein hizkuntzatako hitzei (eta hizkuntzari berari ere bai akaso) aplikatu ahal zaizkio bertan botatzen diren ideiak: hitzak adoptatu, maskotaren izena, tatuatu, hegazkin batez zeruan marraztu eta abar...

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
19
Api
2010
21:08

Wekanun: hizkuntza desberdinetako hiztegi-jokoa, euskara ere bai

Formación ELEn Wekanun jokoaren berri eman digute. Hizkuntza desberdinetako hitzak lotu behar dira ariketa-moduko batean. Abiapuntuko hizkuntza eta xede-hizkuntza aukeratzen dituzu eta gaika antolatzen diren hitzen itzulpenak lotu behar dituzu. Jolasa ez ezik, joko erreala ere bada, benetako txapelketa, eta sariak ere badaude.

Eta interesgarriena, jokatzeko aukeratu daitezkeen hizkuntzen artean euskara ere badugu.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
15
Urt
2010
13:22

Lehiaketa: jarri hitzak komikiari

Altsasuko Kima euskara taldeak txapelketa baten komiki bati hitzak jartzea proposatu digu. Lehiaketa polita, seguru behin baino gehiagotan egin dugula halakoren bat klasean.

Hemen duzue komikia. Txapelketan parte hartu nahi ez baduzue ere,klasean erabiltzeko behintzat baliagarria izan daiteke.

Argiaren bidez.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
05
Aza
2009
01:04

Hitzokeiren biltegia

Aspaldian aipatu genuen hemen #hitzokei ekimena, Twitter-en hiztegi eroa sortzen joateko proposamena. Arrakasta izan du Twitter-en, baina han sarrerak topatzea eta biltzea ez da erraza izaten.

Duela aste batzuk Mikel Iturbek wiki batean biltzen eta ordenatzen hasi zen. Wikira lantzean behin bildu eta "eskuz" ekarri behar da hala ere, eta lan hori automatikoki egiteko modua aurkitzea komeni zen. Julen Ruiz Aizpuruk egin du eta hortxe daukagu orain hitzokei-ren biltegi automatikoa.

Euskara ikasleei gustatuko zaiela esango nuke, askok inoiz halako jolasak egin dituztela ere bai. Jolasa hizkuntza ikasteko bide ona izaten da, ezta?

Via: Sustatu.

PD: Sustatu, A-Sustatu... hitzokeirako definizioren bat okurrituko zait/zaigu.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
15
Urr
2009
23:53

Hitz gurutzatuen txapelketa

Luma aldizkaria egiten duen Xedera elkarteak Euskal Herriko hitz gurutzatuen III. txapelketa antolatu du.

Seguru gurean gurutzegramen artista bat baino gehiago dabilela, irakasle eta ikasle. Ezta?

Via Garaigoikoa.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
16
Api
2009
16:18

Hiztegi eroa Twitter-en. @smuakr

Hitzperimentu bat osasunguran izen aldrebeseko blogean palindromoak eta hitzekiko dibertimenduak sareratzen ditu Autore erotuak. Twitter-en #hitzokei etiketa erabilita hizegi eroa osatzeko proposamena luzatu digu oraingoan. Adibide batzuk:

  • TXOSNA: zapatilek kalimotxo putzuetan egiten duten soinuaren onomatopeia
  • ZAKHILA viagra hartzeko garaia

@smuakr erabiltzailea hasi da  baina etiketa hori twittero guztiok erabili ahal duzue zuen hitz-definizioak zabaltzeko. Hemen ikusiko dituzue.

Inoiz ez dituzue horrelako hitz-dibertimenduak egin klasean?

4
Batez bestekoa: 4 (17 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
03
Mar
2009
11:42

Eztabaida torneoa

Galiziatik dator ideia hau. Eztabaidazaleak ei gara euskaldunok, apustu eta lehiazaleak ere bai. Zelan ez zaio inori horrelakorik okurritu oraindik? Klaserako beste ideia bat edozelan ere.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
09
Ots
2009
16:34

Dibertsio asko, motibazio gutxi?

Que algo sea motivador no quiere decir que sea divertido

¿Motivador quiere decir divertido? mezuan motibazioa kontzeptuari ematen zaizkion adierei eta konnotazioei buruz gogoeta interesgarria egin du Maribelek. 

Gurean ere ez da askotan pasatzen motibazioa jaia eta jolasarekin nahasteko joera dugula? Gehiago esango nuke, komunikatibo hitza ez dute askok ludiko adjektiboaren sinonimotzat hartzen?

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
01
Urr
2008
15:50

Mintzamena lantzen dadoekin

Formacion ELEn plazaratutako beste ideia bat. Dado batekin mintzamena lantzekoa orain.

3
Batez bestekoa: 3 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
05
Ots
2008
17:42

Euskararen gidabaimena

Enkarterriko berbalagunen ekimen deigarria. Euskaraz egiten ez duenak puntuak galdu.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia