17
Ira
2010
00:16

Hizkuntza zailak omen direnak

Suomiera leku guztietan lan-hizkuntza izango balitz, (ingelesa bezain) erraza izango litzateke ikastea.

— Sirkku Latomaa

Finlandiako Tampereko Unibertsitateko Sirkku Latoma irakasle eta hizkuntzalariari egin diote elkarrizketa Linguamón atari kataluniarrean. Bideo honetan ikus dezakezue elkarrizketa osoa.

Euskara ez da munduko hizkutza zail bakarra, ez.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Arabiera ere zaila

txerra (ez da egiaztatu) (e)k bidalita 2010, Urria 28 - 10:36(e)an.

Edo hori esaten dute Israelgo zientifikoek behintzat:
http://es.globalvoicesonline.org/2010/10/28/israel-cientificos-israelies-aseguran-haber-comprobado-que-el-arabe-es-dificil-para-el-cerebro/

Titularrak

benito (e)k bidalita 2010, Urria 28 - 15:42(e)an.

Idazketa sistemak garunarentzat beste batzuek baino zailtasun gehiago izan ditzakeela esatetik arabiera garunarentzat zaila dela da titularra. Diplomatiko britaniar batzuek euskara zaila dela uste izatetik, diplomazia britainarraren ustez euskara zaila dela beste batzuek (eta lantzean behin ekartzen dute albiste bera gainera).

Hau irakurrita, kazetari batek "El español es difícil incluso para sus propios hablantes" bat aterako balu bezala edo.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.

Tags for Hizkuntza zailak omen direnak

Sindikatu edukia