07
Urr
2010
19:32

Katalana, zer da hori?

Lotura

Kataluniako Plataforma per la Llengua erakundeak hango unibertsitatetara kanpotik heltzen diren ikasleentzat Què és això del català? (Katalana, zer da hori?) gida sortu du hango hizkuntzaren gaineko oinarrizko informazioa ematen eta hizkuntz-egoera zein den azaltzeko.

Gida hemen daukazue (pdf), eta lehenengo kolpe batean pentsatzen hasi naiz hemen ere euskara urrun duten askorentzat (kanpoko nahiz bertoko) horrelako zerbait ez ote dugun behar. Euskara ikasten hasten direnentzat, adibidez. Akaso "ni X naiz" ikasten hasi baino lehenago zer ikasten hasi garen ezagutzea izan daiteke lehenengo ikasgaia.

Via Aprendre llengües

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Guztiz ados. Hizkuntza bat

gorkaazk (ez da egiaztatu) (e)k bidalita 2010, Urria 8 - 05:43(e)an.

Guztiz ados.

Hizkuntza bat ikasten hasi baino lehenago planifikazioa eta motibazioa lantzea ondo inbertitutako denbora dela iruditzen zait. Eta hizkuntza ikasten denbora bat eman eta gero ere, ez litzateke alferrikako lana izango horrelako hausnarketak egiten jardutea.

Zergatik ikasi euskara? Zertarako? Zergatik ez erabili denbora hori munduan toki zabalagoa duen beste hizkuntza bat ikasteko? Zergatik ikasi nire auzoan, herrian, ia-ia entzuten ez den hizkuntza bat? Zergatik saiatu desagertzear dagoen hizkuntza batekin hiztun asko dauzkan hizkuntza batekin saiatu beharrean? Zenbat hizkuntza daude munduan? Zein da euskararen lekua horien guztien artean? Zergatik ez saiatu munduan guztiok hizkuntza bat eta bakarra erabiltzen? Zein da euskararen benetako lekua munduan? Hizkuntza hori ikasteak benetan kultura baten atea zabalduko digu? Merezi du kultura horrek? Euskara zer da, hizkuntza edo dialektoa?

Gaia jorratzen entzun ditudan galderak, horiek eta antzekoan izaten dira.

Zer ikasiko dut?

benito (e)k bidalita 2010, Urria 8 - 10:13(e)an.

Bai, ikaslea prozesuaren protagonista egin nahi izaten den honetan, ikasi nahi dena ondo ezagutzea prozesu hori gidatzeko eta antolatzeko ezinbestekoa dela esango nuke. Eta prozesu horretan lagunduko dioten usteak, espektatibak eta jarrerak erakitzen lagunduko dio gainera.

Euskararen irakaskuntzan sentsazioa daukat hasiera batean behintzat ikasi nahi den horri buruz gutxi jarduten dela: zer da euskara? nortzuk dira euskaldunak? zer gertatzen da euskararen inguruan? Etorkinekin ari garenean gehiago lantzen dela esango nuke, hor ditugu Aisa eta enparauak, baina bertokoen artean ere, zuk apuntatu duzun modura, ez dakit, euskarari buruz zenbat ideia eta uste dabiltzan ikasten lagunduko ez dutenak.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
Sindikatu edukia