26
Ira
2010
00:21

Hizkuntza-maila autoebaluatzeko jolas europearra

Lotura

Via Bloggeando gaur Hizkuntzen Europako Eguna dela jakin dugu. Ospakizunaren karietara, webgune ofizialean Europako Erreferentzia Markoan oinarrituta, hizkuntza maila autoebaluatzeko jolas hau jarri dute.

Bide batez, baten bat kexu dabil Europan hizkuntzaren bat baztertuta dagoela eta.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

marko <---> esparru. Nahaste baino, lehia.

gorkaazk (ez da egiaztatu) (e)k bidalita 2010, Iraila 28 - 06:37(e)an.

1. Ez dut uste nahasketa handia egongo denik. Mr. Google behintzat ez da nahasten. Marko zein esparru, bietako edozein bilatu eta HABEkoen itzulpena eta Wikipediako artikulua hortxe goian.

2. Administrazio osoan ala mendebaldeko administrazioan?
Bere garaian nik ere zerbait begiratu nuen eta Xabier Armindaritzen argudioak balekoak iruditu zitzaizkidan.

3. Kolkoa bete diru!

Hizkuntzetarako_Europako_Erreferentzia_Esparru_Bateratua

gorkaazk (ez da egiaztatu) (e)k bidalita 2010, Iraila 27 - 08:54(e)an.

Xabier Armendaritzen ikerketa txikia eta proposamena eztabaida handiegirik gabe onartu egin zen eu.wikipedian. Hemendik aurrera, batzuk sustatuko dugu gure wikipediak erabiltzen duen dokumentuaren euskal izen hori, HABEkoen itzulpenarekin bat ez badator ere.
http://eu.wikipedia.org/wiki/Eztabaida:Hizkuntzetarako_Europako_Errefere...

Markoa, esparrua, eredua

benito (e)k bidalita 2010, Iraila 27 - 11:47(e)an.

Ez dut itzulpen hori ezagutu egia esanda. Dena dela HABEk ez ezik, administrazio guztian ere ari dira "markoa" erabiltzen, beraz, nahaste apur bat egon daiteke "esparru" horrekin.

Bestalde, itzulpenak direla eta, esango nuke markoa kasu honetan hurbilago dagoela eredua edo txantiloia kontzeptuetatik esparrua adieratik baino.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.

Tags for Hizkuntza-maila autoebaluatzeko jolas europearra

Sindikatu edukia