nire iritziz baliabide digitalez hornitutako errepositorio edo biltegietara eman beharko genuke saltoa, eduki hauek erakunde eta irakasleon artean ekoiztutakoak izan beharko lirateke, eduki irekiak, berrerabili eta bakoitzaren beharretara moldatu daitezkeenak. Biltegi hauek gainera, ikuspegi sozialarekin eraikiak egon beharko lirateke; irakasleok aukera izan beharko genuke baliabideen egokitasuna eta baliagarritasuna justifikatzeko, halako balorazio sistema bat erantsita izan beharko lukete eta gainera iruzkinak uzteko aukera ere eduki beharko lukete, gela barruan erabili ditugunean izan ditugun arazoak edo eman nahi ditugun oharrak utzi ahal izateko. Azken finean, irakasleok gara horrelako baliabideen aurrean iritzi zorrotzena eta baliagarriena daukagunok eta, tamalez, oso gutxitan hartzen da iritzi hori kontutan horrelako baliabideak ekoizterakoan.
edukiak
2008
apirilak
21
14:57
Kontuz blog, wikiekin eta enparauekin
IKTeroen bidez jasoa (portzierto, euren blog berrituaren alboko barran albiste eta ohar laburren txoko interesgarria atondu dute, mikrobloging-erantz goaz denok ba!
).
Unibertsitate batzuetan interneten bidez edukiak zabaltzeak beldurrak eta kezkak piztu ditu, besteak beste, egile eskubidearen inguruan.


Azken iruzkinak
Duela 2 days 18 ordu
Duela 2 days 20 ordu
Duela 4 days 19 ordu
Duela 2 weeks 2 days
Duela 7 weeks 5 days
Duela 9 weeks 5 days
Duela 12 weeks 3 days
Duela 12 weeks 3 days
Duela 13 weeks Egun 1
Duela 13 weeks Egun 1