zientzia

19
Mai
2011
22:44

Hitz proba. iPhonerako hizkuntz jolas zientifikoa

Mugikorretarako aplikazioak eta jolasak agertu eta agertu dabiltza azkenotan, euskaraz edo euskararen inguruan asko ez, baina gaur proiektu deigarri baten berri izan dut NodosEleren bidez:  ScienceXL proiektuaren adar euskalduna nonbait.

ScienceXL iPhone eta iPadetarako aplikazio sorta bat da, berba errealak eta asmatuak bereizteko hizkuntz-jolasa da berez, baina asmo zientifikoa du atzetik. Jolasean emaitzak eta erreakzio-denborak neurtu eta pertsonaren irakumena ikertzen duen proiektu baten data-base batera bidaltzen ditu. Euskaraz ez ezik, ingelesez eta beste hizkuntza batzuetan ere eskaintzen da.

Sagar-trastoren bat duzuenok sagar-azokatik jaitsi eta probatu ahal duzue.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
09
Mar
2011
18:39

Ustea ez da jakitea

Horrexegatik, nik uste, oinarrizko kontzeptu batzuk behar den bezalako logikaz eta gaurko zientzien arabera azaldu beharko genituzke euskaldunok ere, garai bateko ipuin zaharrak, jada gaindituak, premiarik gabe beti errepikatzen ez ibiltzeko.

— Xabier Kintana

Euskaltzaindiaren webgunean aurkitu dugu Xabier Kintanaren Ustea ez da jakitea (I) artikulu hau. Euskararen inguruko mitoez eta topiko sasizientifikoez dihardu Kintanak.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
01
Urr
2010
21:56

Hitzekin zer pasatzen da buruan?

...el acceso al léxico está constituido por diversos subprocesos cognitivos y visuales, que llevan a cabo las operaciones de reconocimiento visual de palabras que tienen que ver con el procesamiento de la forma de la palabra más que con su significado (v.g., detección y procesamiento de la identidad y posición de las letras, etc.). Estos subprocesos representan un paso ineludible para la correcta identificación de la cadena de caracteres que en última instancia permitirán al lector identificar entre una cohorte de competidores un único elemento léxico

— Jon Andoni Duñabeitia

Donostian jarri dute martxan Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL)  delakoa. Garuna eta hizkuntzaren inguruan dihardute han, eta han barruan jarduteaz gainera, dibulgaziorako ahaleginean ere badabiltza. Hitzaldiak, jardunaldiak, sinposioak eta gainerako komunikazio-jarduerak antolatzen dituzte. Goiko hitz horiek Jon Andoni Duñabeitia adituak urriaren 7an emango duen hitzaldiko laburpenekoak dira. Unibertsitatea.net-en ikusita.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
10
Ira
2010
17:13

BCBLn akuri

Argiako Onintza Iruretak Donostiako Basque Center on Cognition, Brain and Language zentroaren ikerketa batean hartu du parte "akuri" modura, eta orain artekoaren esperientzia bitxia kontatu digu. Jarraituko du gainera.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
05
Aza
2009
13:22

Zientzia ala ez zientzia?

Un ejemplo sencillo es el intento de trabajar las funciones del lenguaje, aceptadas y recogidas en todas las programaciones del segundo ciclo de la ESO. Ni son universales, ni reales ni satisfacen con claridad la mayoría de las intenciones con las que se escriben los textos. Creo que con ellas se busca dotar a la asignatura de un barniz científico que justifique su inclusión en los planes del Ministerio de Educación. pero no hace otra cosa que crear confusión. No es que las funciones sean erróneas sino que son incompletas y forzadas.

— Patxo Landa

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia