hizkuntza

23
Aza
2009
18:09

Arauak eta mezuak

Hizkuntzak funtzionatzen duen edo ez inporta zait, mezua pasatzea lortzen duen edo ez. Akademiek eta eskolek beti dute buruan araua, baina arauak emanez ez da hizkuntza erabiltzen irakasten. Eta hizkuntza erabiltzen irakastea da mezua pasatzeko gaitasuna ematea, behar den lekuan behar den modukoa, ezin baita irakatsi toki guztietarako baliagarria den molde bat.

— Itziar Idiazabal

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
23
Aza
2009
09:46

Hizkuntza partekatzea

Hizkuntza bat jakitea, ikastea, erabiltzea, hizkuntza hori partekatzea edo konpartitzea da, hizkuntza atzerrikoa ez baldin bada. Ikasitako hizkuntza partekatzea hizkuntza horren komunitatea partekatzea da, komunitate horren munduan eta erreferentzia-sareetan integratzea. Hizkuntza ikasteak horrela bakarrik hartzen du zentzu osoa.

— Joxe Manuel Odriozola

Horrela hasten da Odriozolak erabili.com-en partekatu duen azken artikulua: Hizkuntza partekatzea.

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
19
Aza
2009
23:27

Alferrekorik ez

Mekanika batek debaldeko parterik ez duen ber, esaldiek ere ez dute alferreko osagairik

— William Zinsser

Idazkolako takatekoak blogean irakurri dugu: Ezinezko kopulatiboak.

William Zinsser wikipedian (ingelesez).

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
18
Aza
2009
09:57

Euskara zailena? Nondik atera da hori?

Atzo ekarri genuen toplist horrenak oihartzuna eduki du sarean. Gaur Sustatukoek ohartarazi dutenez, han aipatzen zen inkestaren erreferentziarik ez dago, eta diplomatiko britainiarren artean egindako inkesta baten beste erreferentzia batean euskararen aipamenik ere ez dago.

Nondik nora ipini dute orduan euskara ikasteko hizkuntzarik zailenen artean "top dog"?

Bide batez, Sustatukoen gomendioari jarraituz, Larry Trask zenak euskarari buruz sortu zuen FAQ-a eskura izatea gomendatzen dugu geuk ere. Topiko asko dabiltza munduan, eta topikoak aireratzeko arazo gutxi duten asko.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
15
Aza
2009
21:02

Nork ekarri zuen "K" euskarara?

Escuela de Sara blogean euskarari buruzko azalpen linguistiko-filologiko interesgarriak egiten dituzte gaztelaniaz. Oraingo honetan euskararen ortografiaren nondik norako batzuk ezagutzeko parada eman digute.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
10
Aza
2009
19:50

Zer da hizkuntza ikastea?

¿Aprender una lengua adicional puede ocurrir sólo en grupos con pocos alumnos, con materiales didácticos y recursos abundantes y carga horaria robusta, o será que aprender una lengua adicional puede ocurrir en cada oportunidad de participación en prácticas sociales que envuelvan esa lengua, con pocas o con muchas personas y en en diferentes contextos?

— Pedro Garcez eta Margarete Schlatter

Rio Grande do Suleko (Brazil) Hezkuntza Idazkaritzak Referenciais Curriculares para Língua Estrangeira Moderna (Língua Espanhola e Língua Inglesa), hizkuntzetarako curriculuma edo, argitaratu du.

Bertan (pdf. I. bolumena), Garcez eta Schlatter-ek hizkuntza ikasteaz daukagun ideiaz hausnartzeko aukera batzuk proposatzen dituzte, goiko hori haietako bat da. Hausnartzeko puntu intersgarriak, eta hausnarketa bera ere interesgarria bezain komenigarria izan daiteke.

Gonzalo Abioren blogean aurkitu dugu erreferentzia: Referenciales Curriculares de la Secretaria de Educación de Rio Grande do Sul.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
10
Aza
2009
19:26

Hitzen eta testuen koloreak

Hitz-motak baino zerbait gehiago lantzeko proposamen interesgarria ekarri du Marcos Cadenatok Tres Tizasera.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
10
Aza
2009
18:03

Zelan daki ba?

Me pregunto cómo saben los castellanoparlantes monolingües locales que “no hay nada que dañe más a una lengua que aislarla en nichos.”

— Luistxo Fernandez

Eztabaida honetako iruzkina: Twitter y política lingüística

Antzeko galdera egiten dut nik neuk ere azkenotan batzuen baieztapenak entzunda.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
05
Aza
2009
13:18

Komunikatzeko eren eraldaketa

Guk orduak egin ditzakegun bitartean telefonoz hitz egiten, gazteak gai dira di-da esaldi laburretan komunikatzeko. Guk hierarkiaren kanalak darabiltzagun bitartean, lantokian adibidez, gazteek zuzenean jotzen dute arduradun nagusiagana, behar izanez gero, mezu bat bidalita.

— Joxe Aranzabal

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
05
Aza
2009
01:04

Hitzokeiren biltegia

Aspaldian aipatu genuen hemen #hitzokei ekimena, Twitter-en hiztegi eroa sortzen joateko proposamena. Arrakasta izan du Twitter-en, baina han sarrerak topatzea eta biltzea ez da erraza izaten.

Duela aste batzuk Mikel Iturbek wiki batean biltzen eta ordenatzen hasi zen. Wikira lantzean behin bildu eta "eskuz" ekarri behar da hala ere, eta lan hori automatikoki egiteko modua aurkitzea komeni zen. Julen Ruiz Aizpuruk egin du eta hortxe daukagu orain hitzokei-ren biltegi automatikoa.

Euskara ikasleei gustatuko zaiela esango nuke, askok inoiz halako jolasak egin dituztela ere bai. Jolasa hizkuntza ikasteko bide ona izaten da, ezta?

Via: Sustatu.

PD: Sustatu, A-Sustatu... hitzokeirako definizioren bat okurrituko zait/zaigu.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
29
Urr
2009
17:09

Nortasun kulturanitza eta eleanitza

Juli Palouk HABEren ekitaldi akademikoaren inaugurazioan eman zuen hitzaldiaren transkripzioa ekarri dute Hizkunea aldizkarira.

1
Batez bestekoa: 1 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
27
Urr
2009
01:25

Ulertu duzu?

Évitez les questions du type « Comprenez-vous? ». Les personnes peu alphabétisées ont tendance à penser qu'elles comprennent ce qu'on leur dit, même si ce n'est pas le cas, ou ne veulent pas admettre qu'elles ne comprennent pas. Il peut arriver qu'elles ne posent pas de questions.

Avoid questions like "Do you understand?". People with low literacy tend to think they have understood even when they have not, or they may not want to admit that they need clarification. Unless they are prompted, they may not ask questions.

— Language Portal of Canada

Itzulpen arina: Ez egin "Ulertu duzu?" erako galderarik. Alfabetizazio maila urriko jendeak, ulertu ez arren, ulertu duela pentsatzeko joera dauka, edo baliteke argitzea behar dutenik onartu nahi ez izatea. Eta eskatu ezik, ez dute galderarik egingo gehienetan.

Kanadako hizkuntz atari hori sortu berria da. Hizkuntzaren inguruko gaietan bertako esperientzia eta jakintza batu eta baliabideen bitartez eskaintzea du asmoa

Ingelesez eta frantsesez eskaintzen dituzte baliabideok, eta haien artean komunikazio argi eta eraginkorrerako aholku eta tresnen artean, ahozko komunikaziorako aholkuen ataletik atera dugu goiko aipamen hori.

Via Aprendre llengües.

4.25
Batez bestekoa: 4.3 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
27
Urr
2009
01:20

Noranahi eta larrera

Lizardik bezala, noranahiko hizkuntza nahi genuke guk, baina gure kezka bestelakoa da; orain, arazoa ez da hizkuntza larrekoa dugula, halakoa ere behar dugula baizik.

— Block

Hizkuntza larrekoa (Idazkolako takatekoak)

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
24
Urr
2009
18:29

Zuzentzaileen eguna ehizan

Espainiako zuzentzaileen elkarteak Zuzentzailearen eguna ospatuko du datorren asteartean, urriak 27. Eta ospakizunen karietara erroreen ehiza antolatu dute, argazki kamara aldean abiatu eta pieza faltan ez dira itzuliko seguruenik.

Hona etorri beharko lukete, hemen ehizarako debekualdirik ez eta urte guztian harrapatzen ditugu piezak.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
24
Urr
2009
01:00

Industria?

EAE hizkuntzen industrian Europan erreferentzia izateko ekimen honen berri irakurri dut Ikasbilen. Enpresa eta erakunde ezagunak bertan, euskararen mundukoak.

Eta gu hizkuntzaren industria horren parte gara? "Industria" gara.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia