hizkuntza

Arauak eta mezuak

Hizkuntzak funtzionatzen duen edo ez inporta zait, mezua pasatzea lortzen duen edo ez. Akademiek eta eskolek beti dute buruan araua, baina arauak emanez ez da hizkuntza erabiltzen irakasten. Eta hizkuntza erabiltzen irakastea da mezua pasatzeko gaitasuna ematea, behar den lekuan behar den modukoa, ezin baita irakatsi toki guztietarako baliagarria den molde bat.

— Itziar Idiazabal

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hizkuntza partekatzea

Hizkuntza bat jakitea, ikastea, erabiltzea, hizkuntza hori partekatzea edo konpartitzea da, hizkuntza atzerrikoa ez baldin bada. Ikasitako hizkuntza partekatzea hizkuntza horren komunitatea partekatzea da, komunitate horren munduan eta erreferentzia-sareetan integratzea. Hizkuntza ikasteak horrela bakarrik hartzen du zentzu osoa.

— Joxe Manuel Odriozola

Horrela hasten da Odriozolak erabili.com-en partekatu duen azken artikulua: Hizkuntza partekatzea.

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Alferrekorik ez

Mekanika batek debaldeko parterik ez duen ber, esaldiek ere ez dute alferreko osagairik

— William Zinsser

Idazkolako takatekoak blogean irakurri dugu: Ezinezko kopulatiboak.

William Zinsser wikipedian (ingelesez).

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskara zailena? Nondik atera da hori?

Atzo ekarri genuen toplist horrenak oihartzuna eduki du sarean. Gaur Sustatukoek ohartarazi dutenez, han aipatzen zen inkestaren erreferentziarik ez dago, eta diplomatiko britainiarren artean egindako inkesta baten beste erreferentzia batean euskararen aipamenik ere ez dago.

Nondik nora ipini dute orduan euskara ikasteko hizkuntzarik zailenen artean "top dog"?

Bide batez, Sustatukoen gomendioari jarraituz, Larry Trask zenak euskarari buruz sortu zuen FAQ-a eskura izatea gomendatzen dugu geuk ere. Topiko asko dabiltza munduan, eta topikoak aireratzeko arazo gutxi duten asko.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Nork ekarri zuen "K" euskarara?

Escuela de Sara blogean euskarari buruzko azalpen linguistiko-filologiko interesgarriak egiten dituzte gaztelaniaz. Oraingo honetan euskararen ortografiaren nondik norako batzuk ezagutzeko parada eman digute.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Zer da hizkuntza ikastea?

¿Aprender una lengua adicional puede ocurrir sólo en grupos con pocos alumnos, con materiales didácticos y recursos abundantes y carga horaria robusta, o será que aprender una lengua adicional puede ocurrir en cada oportunidad de participación en prácticas sociales que envuelvan esa lengua, con pocas o con muchas personas y en en diferentes contextos?

— Pedro Garcez eta Margarete Schlatter

Rio Grande do Suleko (Brazil) Hezkuntza Idazkaritzak Referenciais Curriculares para Língua Estrangeira Moderna (Língua Espanhola e Língua Inglesa), hizkuntzetarako curriculuma edo, argitaratu du.

Bertan (pdf. I. bolumena), Garcez eta Schlatter-ek hizkuntza ikasteaz daukagun ideiaz hausnartzeko aukera batzuk proposatzen dituzte, goiko hori haietako bat da. Hausnartzeko puntu intersgarriak, eta hausnarketa bera ere interesgarria bezain komenigarria izan daiteke.

Gonzalo Abioren blogean aurkitu dugu erreferentzia: Referenciales Curriculares de la Secretaria de Educación de Rio Grande do Sul.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hitzen eta testuen koloreak

Hitz-motak baino zerbait gehiago lantzeko proposamen interesgarria ekarri du Marcos Cadenatok Tres Tizasera.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Zelan daki ba?

Me pregunto cómo saben los castellanoparlantes monolingües locales que “no hay nada que dañe más a una lengua que aislarla en nichos.”

— Luistxo Fernandez

Eztabaida honetako iruzkina: Twitter y política lingüística

Antzeko galdera egiten dut nik neuk ere azkenotan batzuen baieztapenak entzunda.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Komunikatzeko eren eraldaketa

Guk orduak egin ditzakegun bitartean telefonoz hitz egiten, gazteak gai dira di-da esaldi laburretan komunikatzeko. Guk hierarkiaren kanalak darabiltzagun bitartean, lantokian adibidez, gazteek zuzenean jotzen dute arduradun nagusiagana, behar izanez gero, mezu bat bidalita.

— Joxe Aranzabal

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hitzokeiren biltegia

Aspaldian aipatu genuen hemen #hitzokei ekimena, Twitter-en hiztegi eroa sortzen joateko proposamena. Arrakasta izan du Twitter-en, baina han sarrerak topatzea eta biltzea ez da erraza izaten.

Duela aste batzuk Mikel Iturbek wiki batean biltzen eta ordenatzen hasi zen. Wikira lantzean behin bildu eta "eskuz" ekarri behar da hala ere, eta lan hori automatikoki egiteko modua aurkitzea komeni zen. Julen Ruiz Aizpuruk egin du eta hortxe daukagu orain hitzokei-ren biltegi automatikoa.

Euskara ikasleei gustatuko zaiela esango nuke, askok inoiz halako jolasak egin dituztela ere bai. Jolasa hizkuntza ikasteko bide ona izaten da, ezta?

Via: Sustatu.

PD: Sustatu, A-Sustatu... hitzokeirako definizioren bat okurrituko zait/zaigu.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez