Escuela de Sara blogean euskarari buruzko azalpen linguistiko-filologiko interesgarriak egiten dituzte gaztelaniaz. Oraingo honetan euskararen ortografiaren nondik norako batzuk ezagutzeko parada eman digute.
ortografia
Astabelarriak
...gure nazioan badago euskara izena duen hizkuntza bat egunero halakoak eta bi sufritzen dituena; eskandalu bakoitzeko astabelarriak jartzen hasiko bagina, ez legoke mundu zabalean hainbat buru edertzeko adina asto…
Albiste honen inguruan sortu den kalapitaren aurrean Anduren oharra, askok sinatuko genukeena.
Astabelarriak (Hitz beste)
Azentuak ipintzen
Iturriren bidez izan dugu gaztelaniazko azentu ortografikoak kalean zuzentzeko ekimen honen berri.
Euskaraz azentuak ez, baina halako zuzenketak egiten ez litzateke lanik faltako.
Websource.it: Google-en bidez hitz zuzena bilatu.
Wwwhat´s New-k Internet-ek hizkuntza lantzeko ematen duen beste aukera bat aurkeztu digu. Lehengoan azken belaunaldiko hiztegia aurkeztu zigun, eta oraingoan gramatika edo ortografia zalantzak argitzeko bide bat ekarri digu.
Websource.it berez ez da hizkuntza kontuak garbitzeko lekua, Google-en aldi berean bi termino bilatu eta emaitzak erakusten dituen zerbitzua baino. Baina hizkuntzari begira aukera bat eskaintzen du: hitz baten idazkera edo formaz seguru ez bagaude, aukeran ditugun bi termino sartu, eta zein den erabiliena esango digu. Probabilitate handiagoa dago termino zuzena ager dadin. Hona hemen proba batzuk:
- "blogan" vs. "blogean"
- "maiatzan" vs. "maiatzean"
- "ezkerrik asko" vs."eskerrik asko"
- "arreta" vs "harreta"
- "Donostia" vs."Donosti".
- "ilargia" vs. "hilargia"
Zer? Asmatzen du?
Honez gain, edozelako konparaketak egiteko erabil daiteke.
Potiomkin korazatua
Euskaltzaindiak 156. araua aurkeztu du, alfabeto zirilikoaren transkripzioa (pdf). Errusiera, Ukrainiera, Bulgariera, Serbiera eta Europa Ekialde zein Asia erdi aldeko hainbat hizkuntzatako hitzak eta izenak euskarara ekartzeko bideak.
Potemkin edo Potiomkin, Eisensteinen maisulana maisulan betiko:
Zer dira idazkera, ortografia eta puntuazioa haurrentzat?
Gosatu visitxas!!!!
Siglen deklinabidea
Irene Arraratsek siglak eta deklinabidea ezkontzeko aholku, gida eta arau batzuk eman dizkigu 2itzul blogean.
Zuzen eta artez
Hortografia
Sechu Séndek hortografia faltekin duen harremana azaltzen. Neuk ere sentitu dut halako zerbait inoiz (to atxaki merkea!)


Azken iruzkinak
Duela 2 days 10 ordu
Duela 3 days 22 ordu
Duela 3 days 23 ordu
Duela 4 days 4 ordu
Duela 5 days 6 ordu
Duela 5 days 6 ordu
Duela 5 days 9 ordu
Duela 5 days 9 ordu
Duela 5 days 9 ordu
Duela 6 days 14 ordu