zuzentzaileak

08
Urr
2010
09:32

Xuxen bizkaieraz

Bizkaieraz idazten dutenek Xuxen-B dute prest OpenOffice, Thunderbird eta Firefox programekin erabiltzeko. Testuak bizkaierarako arau idatziaren arabera zuzenduko ditu, adibidez "tradizioa" idatziz gero, ez egokitzat  markatu eta "tradizinoa" proposatuko du.

Badirudi beraz bizkaieraren estandarizazioa aurrera doala.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
15
Abe
2009
16:01

Labezomorroaren akatsa

Xinple-xinple esatearren, akatsak kentzen dihardugun arren, nekez dago munduan akatsik gabeko testurik. Zergatik? Zuzentzaileok gizakiak eta, horren ondorioz, inperfektoak garelako. Baina, halaber, akatsak izaki bizidunak direlako, testuetan bizi diren labezomorroak direlako, eta barka diezadaten zomorroek.

— Maria-Fernanda Poblet (zuzentzailea)

Martinezena blogean itzulpena eta laburpena egin digute Pobletek La Linterna del Traductor (pdf. 4,5 mb. 12. orr.) aldizkarian argitaradu duen artikulutik: La corrección de textos: qué es y para qué sirve (I).

Zuzentzailearen lanaz ari da Poblet, gogoeta interesgarriak hizkuntz-irakasle lanari aplikatzeko asko. Baina zomorroak gora eta zomorroak behera hasita ni honekin geratuko naiz gaur

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
24
Urr
2009
18:29

Zuzentzaileen eguna ehizan

Espainiako zuzentzaileen elkarteak Zuzentzailearen eguna ospatuko du datorren asteartean, urriak 27. Eta ospakizunen karietara erroreen ehiza antolatu dute, argazki kamara aldean abiatu eta pieza faltan ez dira itzuliko seguruenik.

Hona etorri beharko lukete, hemen ehizarako debekualdirik ez eta urte guztian harrapatzen ditugu piezak.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia