topikoa

Euskara zailena? Nondik atera da hori?

Atzo ekarri genuen toplist horrenak oihartzuna eduki du sarean. Gaur Sustatukoek ohartarazi dutenez, han aipatzen zen inkestaren erreferentziarik ez dago, eta diplomatiko britainiarren artean egindako inkesta baten beste erreferentzia batean euskararen aipamenik ere ez dago.

Nondik nora ipini dute orduan euskara ikasteko hizkuntzarik zailenen artean "top dog"?

Bide batez, Sustatukoen gomendioari jarraituz, Larry Trask zenak euskarari buruz sortu zuen FAQ-a eskura izatea gomendatzen dugu geuk ere. Topiko asko dabiltza munduan, eta topikoak aireratzeko arazo gutxi duten asko.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez