05
Aza
2009
01:04

Hitzokeiren biltegia

Lotura

Aspaldian aipatu genuen hemen #hitzokei ekimena, Twitter-en hiztegi eroa sortzen joateko proposamena. Arrakasta izan du Twitter-en, baina han sarrerak topatzea eta biltzea ez da erraza izaten.

Duela aste batzuk Mikel Iturbek wiki batean biltzen eta ordenatzen hasi zen. Wikira lantzean behin bildu eta "eskuz" ekarri behar da hala ere, eta lan hori automatikoki egiteko modua aurkitzea komeni zen. Julen Ruiz Aizpuruk egin du eta hortxe daukagu orain hitzokei-ren biltegi automatikoa.

Euskara ikasleei gustatuko zaiela esango nuke, askok inoiz halako jolasak egin dituztela ere bai. Jolasa hizkuntza ikasteko bide ona izaten da, ezta?

Via: Sustatu.

PD: Sustatu, A-Sustatu... hitzokeirako definizioren bat okurrituko zait/zaigu.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.

Tags for Hitzokeiren biltegia

Sindikatu edukia