didaktika

09
Abe
2011
16:14

Plant maker: "hizkuntz-landareak" egiteko tresna

Sintaxi arbolak ezagutu dituze askok eskola denboratik seguruenik. Ingelesaren irakaskuntzarako pentsatuta "Plan maker" tresna hau aurkitu dugu. Funtsean perpaus edo testu baten osagaiak "landare" baten modura antolatu daitezke, kategoria gramatikalei kolore desberdinak emanez.. Online egiten dira landareak eta jpg formatuak gordetzeko aukera ematen dute.

Dena den, argi geratzen da hasiera batean ingelesa bezalako hizkuntza baterako baliagarria dena euskararekin konplikatu egin daiteke, kategoria gramatikalak atzikizkietan ditugula, eta ez hitzetan. Baina tira, erabilpen interesgarriren bat aurkitu dakioke bestela ere.

Hemen duzue bideo erakustaldi bat.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
28
Aza
2011
13:47

Hezkuntza hiztegia online

Nafarroako EIBZk (Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa) hezkuntza terminoen euskara-gaztelania hiztegia egin eta sarean jarri du denon eskura. Hizkuntza batetik bestera gabiltzanean terminologia finkatzeko tresna lagungarria izan daiteke.

Sustatun informazio gehiago.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
24
Aza
2011
17:52

Ikaskuntza kooperatiboa: lotura zerrenda

Ikaskuntza kooperatiboa azken urteotan gehien aipatzen diren gaien artean dugu. Kontzeptu interesgarria izan daiteke guretzat ere, ikastalde batean ditugun pertsona eta mailak desberdinak kudeatzeko adibidez.

Honetaz interesa duenarentzat Fernando Trujillok erreferentzia eta loturen zerrenda interesagarria jarri digu De estranjis blogean.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
09
Aza
2011
00:21

Gramatikaren lezioa

Si analizamos las actividades gramaticales de los libros de texto de Lengua castellana, no será difícil constatar la poca variedad que presentan. Y es normal, pues en ellos las actividades de gramática suelen tener como finalidad comprobar que los alumnos se “saben” la lección, y por ello predominan los ejercicios de identificación y descripción de las formas lingüísticas que ha explicado el profesor.

— Felipe Zayas

Horrela hasten da Hacia una tipología de actividades gramaticales artikulu gomendagarria. (Darle a la lengua)

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
07
Aza
2011
17:03

Idazmena eta publikoa

Why, then, do we usually get students to do written work where, we, the teacher, become the only audience? If we truly believe that students sharing ideas with their colleague and partner in the spoken form is the best way for them to develop speaking skills, why not with writing, too?

— Lee Shutler

Ikasleak idazten jartzen ditugu geu irakasleok euren "publiko" bakarra izango garela. Ahozko hizkuntzan trebatzeko bide onena ikaskideekin ahoz jardutea dela uste dugu eta hala egiten dugu, orduan zergatik ez dugu bide bera jarraitzen idatzizko hizkuntzarekin?

An ELT Notebook blogean Making Writing Bearable (Idaztea eramangarria egin edo) sarrera aurkitu dugu. Lee Shutler irakasleak klasean idaztea naturalago eta "jasagarriago" egiteko proposamen zehatz batzuk egiten dizkigu.

4.75
Batez bestekoa: 4.8 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
07
Aza
2011
13:59

Konektibismoa ikasgelan

Nire ikuspegitik, konektibismoari konexionismoari leporatu zitzaizkion kontu berak egotz dakizkioke:

- Gizaki guztiok berdin ikasten dugula pentsatzea. Badakigu jakin, pertsona batzuek okerrago erantzuten dutela kaosaren aurrean eta horrek euren ikaskuntza mugatzen du. Halaber, badakigu pertsona batzuek tolerantzia baxua dutela anbiguotasunaren aurrean, edo pertsona batzuek beste batzuk baino sistematikoagoak izan behar dutela... aspaldi, 1978an Roberta Abraham-ek egindako ikerketek erakusten zuten bezala, "The Nature of Cognitive Style and Its Importance to the Foreign Language Teacher" izeneko argitalpenean.

- Ikaskuntza "norberaren kontua" dela pentsatzea. Edozein ikaskuntza teoriak ikaskuntzaren parte soziala izan behar du bere barnean. Pertsonak ikasten duela esateak eta ondorioz, pertsonak izan behar duela fokoa, ikaskuntzaren ikuspegi psikologizistaren errore handietako bat da (eta neu psikologoa naiz baina onartzen dut akatsa). Sareetan ikasten dugula esateak esan gabe nola eragiten duen zein komunitatetakoak garen, zein den gure familia, gure kultura, gure hizkuntza... ikaskuntzaren globalizazio erradikala sustatzea da eta, horrekin, giza-aniztasunaren asimilazioa.

— Ainhoa Ezeiza

Educared 2011n ponentzia aurkeztu du Ainhoa Ezeizak. Konektibismoa azken urteotan aurrera joan den ikuspegia da, eta ponentziaren laburpen-azalpen hau oso lagungarria izan daiteke gure testuingurua (hizkuntzen ikaskuntza) ideien joan-etorri horretan kokatzeko.

Konektibismoa ikasgelan: Educared 2011 (Ainhoa Ezeiza)

Aurkezpena:

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
24
Urr
2011
12:23

Euskaraz egiteko aukerak horman

Sakanako Itsasi euskaltegian ideia sinplea eta polita erakutsi digute ikasten dugun euskara praktikara eramateko. Euskaraz egiteko lekuak eta pertsonak klaseko panel batean apuntatzen dira deskubritu ahala.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
24
Urr
2011
12:14

Ebaluazioa, Europako Markoa eta hizkuntza gutxituak, jardunaldiak Bilbon

Ebaluaketa-lana Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuan: aukera polita hizkuntza gutxituentzat dute izena jardunaldiek, eta HAEE/IVAPek antolatu ditu. Bilbon egingo dira ostegun-ostiral honetan. Ez zaie publizitate handirik egin baina programa (pdf) interesgarria dute.

Via @plonbide.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
18
Urr
2011
15:42

Irakurmena lantzeko materialak eskura

Abel Camachok aspaldian prestatu zituen material batzuk jarri ditu guztion eskura. Irakurriz ikasi liburuan planteatu zituen bideetatik antolatutako materialak dira, irakuemana lantzekoak, eta orain arte publikatu gabe egon direnak.

Eskerrak eman gabe ezin utzi aipamena. Aupa Abel.

5
Batez bestekoa: 5 (6 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
09
Urr
2011
17:44

Gailuetarako diseinatu ala gailuak erabili?

...un proceso formativo, en todo caso, se podrá beneficiar de lo que los dispositivos móviles nos aportan: podremos proporcionar podcast para escuchar en el bus, píldoras de vídeo para ver en el sofá, propiciar la comunicación entre iguales, pedir determinados test,... sin hablar de los procesos de gestión donde hay mucho que aportar. Pero no todo debería girar en torno al uso de determinado tipo de dispositivo pues seguramente perderíamos muchas posibilidades que no caben en 4 pulgadas de tamaño.

— Anibal de la Torre

El mlearning no existe y el elearning pronto dejará de ser artikulua publikatu zuen Anibalek duela aste batzuk, eta handik hartu ditugu goiko hitzak eta berekin dakarten gogoeta. Ez dauka zentzurik gailu edo teknologia baterako ikas-prozesua diseinatzea, ikas-prozesuan txertatu behar dira gailuak eta teknologiak komeni eta egin ahal denaren arabera (edo horrelako zerbait).

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
08
Urr
2011
22:52

"Warmerrak" egiteko ideiak

Formación ELE blogean warmer-ei buruzko ideia sorta bat ari dira plazaratzen. Warmerrak klaseko aktibitate laburrak dira eskola-denboran sortzen diren tarteak betetzeko, hasieran jende guztia heldu arte, aktibitaten luzeen artean transizio modura, edo klasea amaitu arte "soberan" geratu zaizkigun minutu horiek betetzeko.

Mezu desberdinetan ari dira ideak ematen, dagoeneko:

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
08
Urr
2011
16:21

Realia: benetako dokumentuen gainean proposamen didaktikoak

Santillana editorialak hedabideetatik jasotako dokumentu errealen gainean jarduera didaktiko batzuk eskaintzen dizkie gaztelania irakasleei fitxa batzuetan.

Aldizkari bateko testuarekin edo irratsaio baten grabazioarekin zer egin ez dakigula, ideia lagungarriren bat aurki dezakegu.

Via Encuentro Nacional de Profesores y Editoriales de E/LE

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
24
Abu
2011
15:55

Adina eta hizkuntzak ikastea

Israelgo Haifako Unibertsitatean egin den ikerketa baten arabera adina ez da hizkuntzak ikasteko oztopoa. Ikerketa horretan helduek arazo gutxiago izan ei dituzte balizko hizkuntza baten balizko arau batzuk deduzitzeko umeek eta gazteek baino.

Proba ikusita akaso ondorioa izan beharko luke helduek hizkuntzaren arauak asmatzeko edo deduzitzeko arazo gutxiago izan dezaketela logika erabilita. Hala ere, hizkuntza ikasteak arauak identifikatzen jakitea ez ezik, beste hainbat trebetasun ere eskatzen dituela esango nuke, ikas-estrategia ugari jarri behar dira martxan alegia. Hala ere, ALT1040n dioten honekin bat nator neurri handi batean (bigarren atalarekin gehien bat):

De ser cierto lo que sostiene este estudio, la edad sería sólo un pretexto para no aprender un nuevo idioma.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
11
Abu
2011
03:17

Hizpide 76

Hizpide aldizkari berria dugu duela aste batzuetatik, 76.a. Iñaki Muruak eman du lehenengo erreferentzia bere blogean, berak idatziriko artikulua baitakar: "Sen onez Ineterneteko itsasoetan".

Iñakirenaz gain beste hiru artikulu ditugu:

  • Glosategia Moodle plataforman: erabilera didaktikoa. María José Lasheras.
  • Ikaslea hizkuntzaren erabiltzaile gisa: ikasgelako praktikak hizkuntzen irakaskuntzan. Ernesto Martin Peris irakasleak joan berri zaigun ikasturtearen hasiera ekitaldiko gaia ekarri digu atzera.
  • Kalitatezko prozesuak eta kalitatezko azterketak. Aintzane Ibarzabal irakasleak idatzia.
4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
27
Eka
2011
17:01

Instituto Cervantesen curriculuma sarean

Curriculum kontuetan gabiltza azkenotan. Gaztelaniaren irakaskuntza gidatzen duen Instituto Cervantesek aspaldian du bere curriculum-plana garatuta. Paperean eskuratu behar zen orain arte, eta sareko bertsioa dugu orain.

Via Gonzalo Abio.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia