hizpide

17
Ots
2012
11:34

Hizpide 78

HABEk iragarri duenez Hizpide aldizkariaren 78.a kalean da dagoeneko. Edukien artean HABEren egiaztatze probak, Europako markoan sakontzeko modulua eta mintzamena lantzeko ariketak besteak beste.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
11
Abu
2011
03:17

Hizpide 76

Hizpide aldizkari berria dugu duela aste batzuetatik, 76.a. Iñaki Muruak eman du lehenengo erreferentzia bere blogean, berak idatziriko artikulua baitakar: "Sen onez Ineterneteko itsasoetan".

Iñakirenaz gain beste hiru artikulu ditugu:

  • Glosategia Moodle plataforman: erabilera didaktikoa. María José Lasheras.
  • Ikaslea hizkuntzaren erabiltzaile gisa: ikasgelako praktikak hizkuntzen irakaskuntzan. Ernesto Martin Peris irakasleak joan berri zaigun ikasturtearen hasiera ekitaldiko gaia ekarri digu atzera.
  • Kalitatezko prozesuak eta kalitatezko azterketak. Aintzane Ibarzabal irakasleak idatzia.
4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
28
Aza
2010
20:42

Hizpide sarean?

HABEk argitaratzen duen Hizpide aldizkaria (Zutabe lehenago) paperean baino ez da argitaratu orain arte. inoiz non edo han agertu den fitxategiren bat salbu, ez da sarean sistematikoki aurkitu.

Gaur berriz ikasbilen hemeroteka atalean Hizpide/Zutabe azpiatala agertu da, han HIzpideren hainbat ale pdf-n. 2004 urtera artekoak hain zuzen ere.

Zenbaki bakoitzaren izenean klikatuta bestalde (adibidez), aurkibide moduko bat topatuko dugu, eta aurkibideko sarrera bakoitzean lotura bat. Une honetan loturetan klikatuta ez da ezer agertzen baina.

Orain artekoaren aldean bada zerbati hala ere.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
18
Urr
2010
12:18

...ta gitxi gastau (Hizpide 74)

Didaktikak dirua gastatzeko aukera gutxi ematen du

— Pello Esnal

Hizpide 74 ailegatu zait gaur, azalean titular deigarria bada. Pello Esnal erretiratu berriari egin diote elkarrizketa hain zuzen ere, eta titular hori eman die. Edukietan, horrezaz gainera, unibertsitate ingurutik datorkigu Euskarazko erroreak eta desbideratzeak aztertzeko lan-ingurunea ikerketa, Mari Jose Lasheras, HABEko teknikariak Moodle-en wikia erabiltzeko proposamenak eman dizkigu beste artikulu batean, eta Leioako Udal Euskaltegiko Txelis Urainek foroak talde mistoetan (konbinatuak?) erabiltzeko iradokizunak ekarri ditu.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
07
Ira
2010
11:02

Hizpide 73: ale berria

Hizpide didaktika aldizkariaren 73. zenbakia agertu da uda honetan (nik mahai gainean topatu dut, ez dakit noiztik dagoen hemen). Hiru artikulu:

  • Josu Perales HABEko teknikariaren "Gaitasun estrategiakoa, gaia zertan den"
  • Amaia eta Xabier Arauzoren "Tokiko hizkera bizirik dagoen herri baten errealitateaz"
  • eta AEK-ko Aitor Ogizaren "Hamar galdera 4. mailako irakasleari"

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
04
Ots
2010
12:50

Hizpide 72: ale berria

Hizpide aldizkariaren 72. zenbakia ekarri digu postariak.
HIzpide 72: ale berria on Twitpic

3
Batez bestekoa: 3 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
22
Ots
2009
02:31

Hizpide batzuk sarean

Badirudi HABEren webgunearen azkenengo moldaketatik lehengo eduki batzuk oraindik daudela sarean. Konturatu barik Hizpide aldizkariaren ale batzuk aurkitu ditut. Deliciousen apuntatu ditut badaezpada. Eta baten bat gehiago topatuz gero han apuntatuko dut.
Badaezpada ordenagailura jaitsi ditut, oraindik euren ibilbidea egin ez badute-edo.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
15
Urr
2008
00:14

Web semantikoa eta sare sozialak hizkuntz ikas-irakaskuntzan

Interneten endredatzen kasualitatez topatu dut azken Hizpideko artikulu hau Archive.org-en. PDFn jaitsi daiteke.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
16
Ira
2008
15:10

Hizpide 67

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
08
Ots
2008
11:16

Hizpide 66

Hizpide 66 hartu dut orain. 4 artikulu. Karrajura eroango dut gero. Listo.
Hizpide66

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia