09
Urr
2011
17:44

Gailuetarako diseinatu ala gailuak erabili?

...un proceso formativo, en todo caso, se podrá beneficiar de lo que los dispositivos móviles nos aportan: podremos proporcionar podcast para escuchar en el bus, píldoras de vídeo para ver en el sofá, propiciar la comunicación entre iguales, pedir determinados test,... sin hablar de los procesos de gestión donde hay mucho que aportar. Pero no todo debería girar en torno al uso de determinado tipo de dispositivo pues seguramente perderíamos muchas posibilidades que no caben en 4 pulgadas de tamaño.

— Anibal de la Torre

El mlearning no existe y el elearning pronto dejará de ser artikulua publikatu zuen Anibalek duela aste batzuk, eta handik hartu ditugu goiko hitzak eta berekin dakarten gogoeta. Ez dauka zentzurik gailu edo teknologia baterako ikas-prozesua diseinatzea, ikas-prozesuan txertatu behar dira gailuak eta teknologiak komeni eta egin ahal denaren arabera (edo horrelako zerbait).

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ikas-prozesuan txertatu baino gehiago

jolaus (ez da egiaztatu) (e)k bidalita 2011, Urria 10 - 06:39(e)an.

Niretzat teknologia ikas-prozesuan txertatzea bakarrik ez da nahikoa. Nire ustez teknologiak ikas-prozesuari balio erantsia eman behar dio edota funtzio eradaltzailea izan behar du (nahiz eta eraldaketa honek ez ekarri gero aurretik espero zitezkeen onurak). Txatxiarbelak (ADIak) edo Twitter bezalako baliabideak, adibidez, ikas-prozesuan txertatzen badira betiko aurkezpenekin erabiltzeko (lehenego kasuan) edo irakasleak etxeko-lanak bidaltzeko (bigarren kasuan), orduan uste dut ezer gutxi aportatzen diotela ikas-prozesuari.

Gehiago oraindik (eta hau nik neuk egtiaztatu dut nire ikasleekin) teknologiaren erabilerak aldaketarik ez badakar, bere erabilerak ikasleak deseroso sentitzea eta hainbat "frikzio" sortzea ekar ditzake (ikasle helduetaz ari naiz batez ere).

¿qué proceso de enseñanza no se ve ya afectado...

pmontoya (ez da egiaztatu) (e)k bidalita 2011, Urria 14 - 17:42(e)an.

¿qué proceso de enseñanza no se ve ya afectado en mayor o menor media por una parte virtual?

Ezkorrak, iraultzaileak, paso egin nahi dutenak... denetarik dago irakasleen artean, baina argi dago gaur egun birtualitatea errealitea dela.

Eta ikas-irakaskuntza zuzen edo zeharka hortik pasatuko da / pasatzen ari da. Merkatuak bultzatuta, gobernuek bultzatuta, Ikastetxeek bultzatuta, irakasleek bultzatuta, ikasleek bultzatuta... berdin dio. Hor dago Zortzigarren lurraldea.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.

Tags for Gailuetarako diseinatu ala gailuak erabili?

Sindikatu edukia