sintaxia

09
Abe
2011
16:14

Plant maker: "hizkuntz-landareak" egiteko tresna

Sintaxi arbolak ezagutu dituze askok eskola denboratik seguruenik. Ingelesaren irakaskuntzarako pentsatuta "Plan maker" tresna hau aurkitu dugu. Funtsean perpaus edo testu baten osagaiak "landare" baten modura antolatu daitezke, kategoria gramatikalei kolore desberdinak emanez.. Online egiten dira landareak eta jpg formatuak gordetzeko aukera ematen dute.

Dena den, argi geratzen da hasiera batean ingelesa bezalako hizkuntza baterako baliagarria dena euskararekin konplikatu egin daiteke, kategoria gramatikalak atzikizkietan ditugula, eta ez hitzetan. Baina tira, erabilpen interesgarriren bat aurkitu dakioke bestela ere.

Hemen duzue bideo erakustaldi bat.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
03
Urt
2011
16:17

Euskarazko sintaxiaren tratamendu automatikoa

Bertol Arrietaren tesiaren berri eman digute Ixa taldekoek Hizkuntza teknologia blogean. Testuen zuzenketa automatikoa sintaxira ere zabaltzeko ikerketan jardun du Arrietak, ikasketa automatikoa izan du langai nagusietako bat, makinari berari ikasteko gaitasuna ematea nonbait.

Kontzeptu interesgarria, hezur-haragizko makinak baino bizkorragoak izango ote dira makina mekaniko-elektronikoak?

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
21
Ira
2009
15:04

Saroi: errore sintaktikoak detektatzeko eta zuzentzeko sistema

Maite Oronoz ikertzaileak EHUko doktore tesirako garatu du errore sintaktikoak antzeman eta zuzentzen dituen Saroi sistema. Hizkuntz-teknologien aurrerapauso aipagarria izango litzateke. Albistean ez da zehaztu garapenaren zein fasetan dagoen eta zer-nolako aplikazioak izango dituen, beraz, ez zaitezte oraindik hasi interneten idazlanak zuzentzeko makinarik topatzen.

Via: Hizkuntza-teknologiak

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
27
Ots
2008
22:44

Sintaxia?

Los que nos educamos con los manuales de Fernando Lázaro Carreter no tenemos ninguna duda del valor del estudio de la Sintaxis, pero -exactamente igual que sucede con la Ortografía- y hago de abogado del diablo: ¿qué función se le atribuye actualmente?, ¿es pertinente su estudio?

— Marcos Cadenato
Tres Tizas blogean iruzkina.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia