Cervantes

27
Eka
2011
17:01

Instituto Cervantesen curriculuma sarean

Curriculum kontuetan gabiltza azkenotan. Gaztelaniaren irakaskuntza gidatzen duen Instituto Cervantesek aspaldian du bere curriculum-plana garatuta. Paperean eskuratu behar zen orain arte, eta sareko bertsioa dugu orain.

Via Gonzalo Abio.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
22
Ira
2010
12:56

Gramatika, CVCren testu bilduma

Via J. Ramón Ele jakin dugu Cervantes Institutuak Gramatikaren ikas-irakaskuntzari buruzko artikuluen bilduma egin duela eta Centro Virtual Cervantes gunean jarri duela.

ELE edo gaztelaniaren ikas-irakaskuntzaren markoan jarrita dago,baina seguraski guretzat ere hainbat gauza interesgarri eta baliagarri egon daitezke.

CVC horren moduko zerbait jarriko ote du inork inoiz hemen gurean?

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
13
Ots
2008
11:23

Zaharrak berri

Atzo abiatu zen Cervantes Institutuaren telebista cervantestv.es. Bertan hainbat ekimenek izango du leku; horien artean deigarri egin zait gaztelera ikastaroarena , informazio bila jo eta estekan agertzen dena aurkitu dut. Itxuraz, hizkuntzak ikasteko ohiko saioa baino osoagoa izango da. Akaso, bueltaxo bat eman beharko genioke guk ere honi guztiari.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia