komunitatea

14
Aza
2010
20:09

Historian lehen aldiz

Aizue: 1.186 euskaldun, aldibereko elkarrizketan, euskaraz. Historian lehen aldiz.

— Jozulin

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
20
Api
2009
16:55

Irakurleen tertulia: zer eta zergatik

Mezu oso interesgarria Tres Tizas-en. Carlos Diezek Bilboko Abusu auzoan literatura tertulia bat nola eta zergatik antolatu duen kontatu digu. Kultur jarduera antolatzetik harago doa, ikas-komunitateak eta ikaskuntza dialogikotik ideiak hartu eta aplikatu egin ditu.

Euskaltegietan halakoak egiteko saioak izaten dira lantzean behin. Baita inguruan ere. Carlosek aurkeztu dizkigun lana eta ideiak lagungarriak izan daitezke horretan. Ikaskuntzaren hedapenaz nago pentsatzen.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
28
Urt
2009
00:21

Komunitate diskurtsiboak

Aprendre Llengües-en bidez Cassanyk EHUn egin zuen aurkezpen honetara (pdf) heldu naiz. Cassany jarraitzen dutenek izango zuten honen berri, baina arreta eman dit genero diskurtsiboarekin batera "komunitate diskurtsiboa" kontzeptuaak. Eta harekin lotuta praktika-komunitatearena.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
06
Urr
2008
14:46

Euskaldunak eta internet

Euskal komunitatearen osasuna aztertzeko balio du, gabeziak detektatu eta etorkizunean zer gerta daiteken hausnartzeko. Izan ere, Internetek dituen dimentsioak kontutan izanda, gure komunitate txikia itsasoan barrena ez galtzeko, berau zaintzeko dugun kontzientzia nabarmena da.

— Unai Gorrotxategi

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia