didaktika

29
Eka
2009
22:08

Ikasblogak09: Santurtziko Udal Euskaltegia

SUEkoak ibili dira gaur egin den Ikasblogak 2009 jardunaldian. Laburpen hori agertu da ekitaldiaren blogean.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
21
Eka
2009
18:23

Ikaskuntza informalaz

En el caso del aprendizaje informal, sin embargo, la estructura es mucho más flexible. Las personas persiguen sus objetivos a su manera, mientras al mismo tiempo inician y sostienen un diálogo permanente con otros que persiguen objetivos similares. El aprendizaje y la discusión no están estructurados, sino que están determinados por las necesidades e intereses de los participantes. No hay líder, cada persona participa según lo estima pertinente. No hay límites; las personas entran y salen de la conversación a medida que sus conocimientos e intereses cambian.

— Stephen Downes

Diego Leal kolonbiarrak gazteleratu du Stephen Downes-en The Future of Online Learning: Ten Years On artikulua: Stephen Downes: El futuro del aprendizaje en línea: Diez años después. Scribd-en eta GoogleDocs-en jarri digu itzulpena. Hortik atera dugu aipamena.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
19
Eka
2009
16:58

Autoikaskuntza irakasleentzako aholkuak

Autoikaskuntzan aritutako irakasle batek aholku batzuk ematen ditu bere esperientziatik abiatuta. Bideoa Talo erabiltzaileak ipini du Euskaltuben

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
16
Eka
2009
10:41

Web2.0 eta gaztelaniaren irakaskuntza: ikastaroa

Cervantes Institutuak ikastaro hau ipini du martxan, Moodle-en bidez antolatu da eta edukiak bistan daude bai Moodle-en bertan bai ikastaroaren blogean.

El blog de Lola-n irakurri dugu.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
16
Eka
2009
09:06

Lenguaweb: hizkuntza eta literaturari buruzko artikuluak

Gaztelaniazko webgune honetan gaztelaniaren hizkuntza eta literaturarekin lotutako artikulu eta jakingarrien bilduma eta erreferentzia egiten dute. Irakurgai interesgarri asko didaktika, teknologia, hezkuntza eta hizkuntzari buruz oro har.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
04
Eka
2009
15:03

Hizkuntzaren eskurapena

Buenos Aireseko Unibertsitateko psikologia fakultateak bideo sorta ipini du sarean, hizkuntza psikologiaren ikuspuntutik zer den, zelan eskuratzen den eta abar azaltzen digute guztioi hango irakasleek.

Via: Dificultades de Aprendizaje en LE

 

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
02
Eka
2009
10:43

Hizkuntzak ikasteko zailtasunak: bloga

Maribel González ezaguna dugu aspaldian blogosferan, bere blog pertsonal-portafolioaz gain Cuaderno Intercultural bikainarenn editoreetako bat da. Orain bere kezkak eta egin duen ikastaro bat aitzakia, atzerriko hizkuntzak ikasteko zailtasunei buruzko blog hau estreinatu du.

Bere blogean iragarri digu, jakina.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
01
Eka
2009
17:24

Irakurketa dialogikoa

Patxo Landak, trebetasunen lanketan oreka eta eraginkortasuna lortzearren, bide honen aldeko apustua aldarrikatu du Tres Tizasen.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
28
Mai
2009
16:42

Spama hizkuntzaren irakaskuntzan

Formacion Elekoek hizkuntza klaserako ideia deigarria bota dute: Ikasleek spam-a bidaltzea. Lasai, spam hori ez da hain kaparra izango.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
26
Mai
2009
18:30

Sare sozialak eta ikasleak

Mesfidantza ugari sumatzen da giza sare, ikasle eta hezkuntzaz hitz egiten denean; nik, behintzat, hala bizi izan dut galdetu didatenean. Nire ustez, sare hauen filosofia eta funtzionatzeko era guztiz bat datoz hezkuntzaren hainbat helbururekin: irakasleok eta ikasleok gune partekatu bat izan dezakegu elkarrekin lan egiteko, mota guztietako edukiak trukatzeko, partaidetza sustatzeko… Ikasleek eskolako sarea, lanerako tresnaz gain, euren adierazpen gunetzat hartzean egon al daiteke arrakastaren giltza?

— Maite Goñi

IKTeroak-era (Ikasleak eta giza sareak) ekarri digu Maitek Hik Hasi aldizkariaren 138. zenbakian publikatu duen artikulua: "Sare sozialak hezkuntzan, alde batera utzi edo aukera baliatu".

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
26
Mai
2009
18:01

Bi ordu

No encontramos el sentido a hacer un taller sobre Web 2.0 y educación en dos horas y dejarlo cerrado...

Web2.0ren aplikazio didaktikoei buruzko tailerra antolatu zuten Lolak, Beatriz Gonzálezek  eta Javier Sánchezek: Taller "Aplicaciones didácticas de la Web 2.0" UAB Idiomes

Interesgarria tailerra berez, baina ondorio hori gehiago. Jarraitzen du esaldiak: "...Así que, por tanto, abrimos el taller que continua y continuará vía Twitter y Ning." Eta wiki batean ere bai.

Bipuntuzerismoak gorabehera, prestakuntzari begira jarrita kasu egitekoa da oro har. Nik neuk goiko hitz horiei "sobre Web2.0 y educación" zatia kenduko nieke lasai asko, alegia.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
26
Mai
2009
17:46

Batailarako tresna

la lengua no es un objeto extrínseco al individuo que se aprende, sino más bien una herramienta para batallar con el mundo

JRamón EL/E blogean futboletik hasita gaztelaniazko "ir" eta "venir" aditzen lanketara bidean gogoeta didaktiko bitxia eta polita egin da gramatika kognitiboaren harira: ¿Vendrá Cristiano Ronaldo al Madrid? Una reflexión cognitiva

David Vidalek ondorio hori plazaratu digu iruzkin batean.

4.333335
Batez bestekoa: 4.3 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
24
Mai
2009
23:03

LdeLengua 21

Saio berria podcast honetan. Oraingoan ahoskeraren lanketa eta ikaskuntza kooperatiboa mintzagai. Antonio Orta eta Fernando Trujillorekin.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
22
Mai
2009
18:05

Rol-jokoak eta simulazioak

Cuaderno Intercultural blogaren baliabide, testu eta materialen bilduma berria. Gurean ere egiten dira horrelakoak, ezta?

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
22
Mai
2009
15:13

Errorearen trataerari buruzko bloga

Gaztelania irakaslegai batek zabaldu du "Tratamiento del error desde la perspectiva docente" bloga.

Errorearen aurrean nola jokatu, zer ikuspegi hartu, nola bideratu... eta abarrez jardutea, iritziak elkartrukatzea eta hausnartzea asmoa. Galdetegi baten modura antolatu da bloga, post bakoitza galdera bat da.

Comunidad Todoeleren bidez.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia