12
Abu
2011
10:31

"Inoiz ez da beranduegi euskara ikasteko" erreportaia

Noemi Rivera zuzeulariak izenburu hori duen erreportajea ekarri du Zuzeu-ra. Maizpide euskaltegiko irakasle batekin jardun du zer-nolako jendea eta zerk ekarrita biltzen den euskaltegira. Dirudienez sorta bateko lehenengoa da, "(I)" batekin zenbatuta argitaratu baita.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
11
Abu
2011
23:12

Yo soy Fundeu = Ni naiz ....?

Fundéu Twitter-en gaztelaniaren zuzentasunerako gomendiak eman eta zalantzak argitzen dituen zerbitzua da. Asteon 50.000 jarraitzaile lortu dituzte eta ospatzen ari dira. Sare sozialak eta partaidetzaren bidetik #yosoyfundeu (ni naiz Fundéu) ekimena jarri dute martxan. Zertan den? Erraza: Twitter-en nork bere hizkuntz gomendioa emateko gonbidapena da.

Pentsa dezagun Filologerri honetan zer eman dezakeen halako batek. (Bueno, beldur apur bat ere ematen du ;P )

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
11
Abu
2011
03:17

Hizpide 76

Hizpide aldizkari berria dugu duela aste batzuetatik, 76.a. Iñaki Muruak eman du lehenengo erreferentzia bere blogean, berak idatziriko artikulua baitakar: "Sen onez Ineterneteko itsasoetan".

Iñakirenaz gain beste hiru artikulu ditugu:

  • Glosategia Moodle plataforman: erabilera didaktikoa. María José Lasheras.
  • Ikaslea hizkuntzaren erabiltzaile gisa: ikasgelako praktikak hizkuntzen irakaskuntzan. Ernesto Martin Peris irakasleak joan berri zaigun ikasturtearen hasiera ekitaldiko gaia ekarri digu atzera.
  • Kalitatezko prozesuak eta kalitatezko azterketak. Aintzane Ibarzabal irakasleak idatzia.
4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
11
Abu
2011
03:09

Euskara ez galtzeko aholkuak

Gaurregun erraza da, euskal literatura eskuratzea (on line-ko katalogoen bidez). Hortik kanpo, interneten bidez, liburu eta aldizkari elektronikoak aurkitu ditzakezu, dohainik. Euskal-egunkariak interneten bidez ere irakurri daitezke. Idazteko aukerak, korreo elektronikoen bidez nahiz blogetan aurki ditzakezu. Artikuluak edo liburu bat idatzi eta igorri Euskal-Herriko komunikabideei (zergatik ez!). Horretarako, hiztegi elektronikoak eta beste hainbat baliabide eskuan dituzu. “Diario” pertsonala baldin baduzu, euskaraz idatzi ere.

— Patxi Mesa Dávila

Euskal Herritik kanpo bizi diren euskaldunentzat euskara ez galtzeko aholku sorta bota ditu Euskonews-en Guatemalako Quetzaltenangon Landibar Unibertsitatean diharduen Patxik.

Euskara Euskal Herritik kanpo, nola ez galtzeko ahaleginak

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
11
Abu
2011
03:04

Euskararen erabilera sustatzeko bideo-jolasa

Euskara ikasteko jolasak ezagutu ditugu, baina orain nondik eta Australiatik etorri da proposamen berria hizkuntza erabiltzeko. Philippa Nicole Barr australiarrak rol jokoa diseinatu du Uribe-Kostako gazteek euskaraz jolas-egin dezaten musika talde bat antolatzen duten bitartean.

Hala irakurri dugu Euskadi+Innova webgunean: Una australiana diseña un videojuego para fomentar el uso del euskera

 

 

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
11
Abu
2011
02:59

Dolce far nienteren su etena

Dolce far Niente - John William Waterhouse

Hilabete luze egin dut "dolce far nienteri" emanda, eta gaur su-eten txiki bat egingo dut nientismoan. Abuztua ez da sasoi onena aktibitateari ekiteko, baina zerbait dagoen bitartean, zerbait botatzea mereziko du.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
01
Uzt
2011
22:47

BigBlueButton: bideo solasaldiak egiteko software-a euskaratuta

Abel Camachok kontatu digu Irekia blogean BigBlueButton software-a euskaratu dutela Pedro Lonbidek eta berak.

BigBlueButton sarean hitzaldiak, solasaldiak eta aurkezpenak ahoz eta bideoz egitea ahalbidetzen duen software-a da. Klase bat ematea adibidez.

BBB ez da edonork bere ordenagailuan instalatzeko modukoa, web zerbitzaria behar da, eta horrez gain, eskakizun tekniko batzuk bete behar dira. Edonola ere, Moodle eta beste plataforma batzuetan integratu daiteke. Horrelako azpiegitura duenarentzat aukera ona dago orain bideo-hitzaldiak eta saioak montatzeko euskarazko software batekin.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
27
Eka
2011
17:01

Instituto Cervantesen curriculuma sarean

Curriculum kontuetan gabiltza azkenotan. Gaztelaniaren irakaskuntza gidatzen duen Instituto Cervantesek aspaldian du bere curriculum-plana garatuta. Paperean eskuratu behar zen orain arte, eta sareko bertsioa dugu orain.

Via Gonzalo Abio.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
27
Eka
2011
14:32

Zaharrak eta berriak

Eüskaldün berria egiazko eüskaldün ez lizateala, eüskaldün ez oso lizateala, eüskaraz ez beita ontsa mintzatzen, bere eüskarak haurzaroareki edo herri, güne bateki estekarik ez beitü. Ordüan bai, ikusmoldea hau balin bada, estigmatizazionea balin bada, kontüan har dezagün eüskaldün berriek indar handiak egin dütüela eüskararen ikasteko, eüskaldün zaharrek egin ez düena. Behar ere eüskaldün zaharretarik haboroena ez da gaitzeste hortan erorten.

— Battittu Coyos

Euskaltzain berria da Battittu Coyos ekainaren 25etik, larunbatean Maulen egin zuen sarrera-hitzaldia hain zuzen, eta euskaldun berri/zahar dikotomiaz jardun zuen besteak beste.

Bide batez, Battittu gau-eskoletan irakasle ere badabil.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
25
Eka
2011
06:04

Ondo eginaren pagua

Nola uler daiteke egiten dugun lana hain ondo baloratzea, herri honen berreuskalduntzean betetzen dugun ezinbesteko funtzioa goraipatzea, hori guztia esatea eta jasotzen dugun finantzazioa hain bigarren mailakoa izatea? Helduen Euskalduntze Alfabetatzea ikasleen, irakasleen eta euskaltegien borondatean, militantzian eta poltsikoetan oinarritu behar al da? Eta hori eskatuko al zaigu, lan hori guztia egiteko orduan, inoiz baino profesionalagoak izateko eskatzen zaigunean? Profesional eta eraginkor izaten ari gara -izan ere Euskara ikasi duten milaka herritar horiek ondo prestatutako irakasleak aurkitu dituzte euskaltegietan-; eta, hemendik aurrera, hobetzen segitu nahi dugu.

— AEK, Batuz, Elkarlan, Deustuko Unibertsitateko Euskal Irakaslegoa, IKA, Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioa, Bai&by eta Maizpide

Euskaltegiek etorkizuna bermatuko duen marko egonkorra exijitu diote HPSri

AEKren webgunean irakurri dugu euskaltegien komunikatua.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
25
Eka
2011
02:22

Ikaskuntza vs. jabekuntza

Ikuspuntu soziologiko batetik, hizkuntza baten jabekuntza ikaskuntza baino garrantzitsuagoa da. Eta hizkuntza ahul baten kasuan are gehiago. Ikaskuntza beharrezkoa da, baina benetan erabakigarria jabekuntza.

— Txerra (Garagoikoa)

Jabetu gaitezen (Garaigoikoa)

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
24
Eka
2011
17:14

Nafarroako curriculum ofizialaren dekretua

Nafarroan helduen euskalduntzea gidatuko duen curriculuma (HENAC) indarrean dago jada. Gaur argitaratu da hango aldizkari ofizialean. Aplikazio-eremuari dagokionez hau dio:

Curriculum hau Nafarroako Foru Komunitatean helduei euskara irakasten dieten ikastetxe publikoetan aplikatuko da.

 

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
23
Eka
2011
23:12

Udako barnetegietan matrikulatzeko kanpaina

Eusko Jaurlaritzaren HPSk jarri du martxan kanpaina. Barnetegien onurak azpimarratzen dira, baina albistean zein ETBn eman duten bideoan barnetegira joateko askoren zailtasun ekonomikoak ere aipatu dira.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
17
Eka
2011
12:18

Moodlemoot Euskadi 2011

Aurtengo Moodlemoot Euskadi martxan hasi da. Webgunea antolatu eta proposamenak bidaltzeko aukera zabaldu du antolatzaileak, HABE oraingo honetan.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
06
Eka
2011
12:33

Euskalduntzearen marketina

Esaterako, jendea euskaldundu behar dela diogunean, ez gara konturatzen horrek jende asko eramango duela pentsatzera bere nortasun nazionalaren ukazioa ekarriko duela. Ondo pentsatu: espainolek eta frantsesek ez dakite bere naziotasuna pentsatzen termino elebidunetan edo eleanitzetan. Alegia, zaila egiten zaie pentsatzea espainol edo frantses on bat izateko beste hizkuntza batzuk ikasi behar dutenik, horrek gizabanako gisa ere abantaila praktikoak ekarriko lizkien arren.

— Joseba Kamio

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia Sindikatu edukia