27
Eka
2011
14:32

Zaharrak eta berriak

Eüskaldün berria egiazko eüskaldün ez lizateala, eüskaldün ez oso lizateala, eüskaraz ez beita ontsa mintzatzen, bere eüskarak haurzaroareki edo herri, güne bateki estekarik ez beitü. Ordüan bai, ikusmoldea hau balin bada, estigmatizazionea balin bada, kontüan har dezagün eüskaldün berriek indar handiak egin dütüela eüskararen ikasteko, eüskaldün zaharrek egin ez düena. Behar ere eüskaldün zaharretarik haboroena ez da gaitzeste hortan erorten.

— Battittu Coyos

Euskaltzain berria da Battittu Coyos ekainaren 25etik, larunbatean Maulen egin zuen sarrera-hitzaldia hain zuzen, eta euskaldun berri/zahar dikotomiaz jardun zuen besteak beste.

Bide batez, Battittu gau-eskoletan irakasle ere badabil.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

A! Batek erran du!!

bea (ez da egiaztatu) (e)k bidalita 2011, Ekaina 27 - 20:13(e)an.

Bai, Battittu Mugerreko Elizaberriko Gau eskolako arduradun bolondresa da azken lauzpabost urte hauetan. Eta hortako badu merezimendu ere. Bref...
Hortaz gain eta lerro hauetan eta beste nehun argiki agertzen ez dena da, Battittu euskaldun berria dela ere, xibereraz ari denez eta xiberera ikasiz ikasi baitu agian, ez hain agerikoa hau. Baina hala da eta hortik ikusi behar dira ere bere solasen (uste dut laupabost orri direla) nundik norako anitz.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.

Tags for Zaharrak eta berriak

Sindikatu edukia