ikt

01
Uzt
2011
22:47

BigBlueButton: bideo solasaldiak egiteko software-a euskaratuta

Abel Camachok kontatu digu Irekia blogean BigBlueButton software-a euskaratu dutela Pedro Lonbidek eta berak.

BigBlueButton sarean hitzaldiak, solasaldiak eta aurkezpenak ahoz eta bideoz egitea ahalbidetzen duen software-a da. Klase bat ematea adibidez.

BBB ez da edonork bere ordenagailuan instalatzeko modukoa, web zerbitzaria behar da, eta horrez gain, eskakizun tekniko batzuk bete behar dira. Edonola ere, Moodle eta beste plataforma batzuetan integratu daiteke. Horrelako azpiegitura duenarentzat aukera ona dago orain bideo-hitzaldiak eta saioak montatzeko euskarazko software batekin.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
28
Api
2009
17:54

Ikastetxeetako teknologia-heldutasuna

Eskola eta ikastetxeetan IKTei dagokienez heldutasun mailak daude, eta egon ez ezik, ofizialak ere badira. ZirIKTeroak-en irakurri dugu albistea: Ikastetxeetako teknologia-heldutasunaren eredua onartu da.

Eskola munduari begira dago pentsatuta, baina bestelako ikas-zentroetarako interesgarria izan daiteke mailaketa hori, ezta?

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
04
Eka
2008
07:50

Eta euskaltegiak?

Eskola, institutu eta unibertsitate hurbil eta presentzialak tresna hauetaz baliatu ezean, ordezkatuko dituzten eskola, institutu eta unibertsitate birtualak agertuko dira; honez gero, agertu ez badira behintzat.

— Enric Renau

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia