henac

24
Eka
2011
17:14

Nafarroako curriculum ofizialaren dekretua

Nafarroan helduen euskalduntzea gidatuko duen curriculuma (HENAC) indarrean dago jada. Gaur argitaratu da hango aldizkari ofizialean. Aplikazio-eremuari dagokionez hau dio:

Curriculum hau Nafarroako Foru Komunitatean helduei euskara irakasten dieten ikastetxe publikoetan aplikatuko da.

 

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
19
Mai
2011
18:02

HENAC: Nafarroako curriculuma

Atzo heldu zitzaigun iragarpena eta gaur @abel2es-i esker, sarean aurkitu dugu HENACen (Helduak Euskalduntzeko Nafarroako Curriculuma) bertsio hau.

Ez dakit azkenengo bertsio ofiziala den, baina HENACi traza hartzeko balioko digu.

Boteprontoan: 5 atal nagusi: Sarrera, mailen definizioak, hizkuntza jarduerak eta estrategiak (mailen edo helburuen deskribapena), komunikazio gaitasunak eta ebaluazioa.

Europako Marko/Esparruaren eredutik askoz hurbilago une honetan EAEn indarrean dagoen HEOK baino: mailaketa, komunikazio jarduera eta estrategiak "trebetasunen" ordez, gaitasunen sailkapena.

Marko berria daukagu, eta beste marko bat ere bai.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia