twitter

2009 irailak 29 15:55

#zuzenzuzenerrioxaraino

Tontamentean euskaraz egiten diren errore batzuk "zuzentzen" hasi gara Twitter-en, eta  hashtag (etiketa) xelebre hori ipini. Ideia ona iruditu zaie batzuei. Erroreren baten berri eman nahi badiozue munduari, hor daukazue aukera ba.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
2009 ekainak 22 22:41

Udal Euskaltegiak Twitter-en

Udal euskaltegiek Twitter-era egin dute salto. Euren webgunearen feed-arekin lotutako txiokadak dira oraingoz.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: None
2009 apirilak 16 16:18

Hiztegi eroa Twitter-en. @smuakr

Hitzperimentu bat osasunguran izen aldrebeseko blogean palindromoak eta hitzekiko dibertimenduak sareratzen ditu Autore erotuak. Twitter-en #hitzokei etiketa erabilita hizegi eroa osatzeko proposamena luzatu digu oraingoan. Adibide batzuk:

  • TXOSNA: zapatilek kalimotxo putzuetan egiten duten soinuaren onomatopeia
  • ZAKHILA viagra hartzeko garaia

@smuakr erabiltzailea hasi da  baina etiketa hori twittero guztiok erabili ahal duzue zuen hitz-definizioak zabaltzeko. Hemen ikusiko dituzue.

Inoiz ez dituzue horrelako hitz-dibertimenduak egin klasean?

5
Batez bestekoa: 5 (5 bozka)
Zure balorazioa: None
2009 otsailak 23 12:12

Twitter: idazteko beldurra galtzeko bide?

Twitter elimina el miedo escénico del discurso elaborado: cualquiera puede contar algo. La forma pierde relevancia frente al fondo.

— Julen Iturbe-Ormaetxe

10 razones de la Twitter-manía (Consultoría artesana en red)

Idaztea diskurtso formalekin lotzeko joera handia daukagun arren, azkenotan idazkera informalak indarra hartu du kanal berrien zabalkundearen eraginez (SMSa, microblogging-a, iruzkinak...), horrez gain, gero eta jende gehiagok idazten du zerbait, pilula txikietan eta galako jantzirik gabe bada ere.

Gari Araolazak adibidez, sare sozialen eraginez zer gertatzen ari den ohartarazi zigun aurrekoan: Etorkinak iristen ari dira sarera (Teknosexua)

Euskara ikasteko eta praktikatzeko zer-nola idatzi pentsatzen ari bagara, hortxe daukagu bide berriak probatzeko aukera interesgarria.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
2009 urtarrilak 23 13:18

Esku Era: Twitter-etik jarraipena

Gaur eta bihar egiten ari den Esku Era jardunaldiaren jarraipena egiteko Twitcast-a atondu dute Topaguneakoek. Zuzenean jarraipena egiteko modu berria.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: None
2008 azaroak 21 20:42

Twitter-en iturria

Ostirala, eta jolasteko gogoa daukagu. Twitterfountain hau deskubritu dugu:

Korrikarekin jarri dugu hemen, baina "Adjust" horretan aldatu ahal dituzue bilaketak eta hitzak. Ondo pasa!

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: None
2008 ekainak 10 17:57

Edutuiter: Twitter hezkuntzan

Twitter-en bidez hezkuntzan proiektuak eta ideiak garatzeko ekimena.

Educación tecnológica-ren bidez.

2.5
Batez bestekoa: 2.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: None
2008 martxoak 07 00:13

Twitter euskara.. lauan (?)

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
Harpidetu RSSren bidez