Instituto Cervantesek Manhattanen antolatu du euskara ikastaro hau. Hiru hilabeteko iraupena eta 525 dolarreko prezioa (380 euro ggb).
atzerria
Euskara ikasten eta blogeatzen AEBetatik
Isabel Zialcita filipinarra euskara eta katalana ikasten hasi da, izan ere, leku bietan du jatorria haren familiak eta arbasoen hizkuntzetara hurbiltzea deliberatu du.
Euskara ikasten Boga eta Bakarkarekin dabil, eta EuskoCat blogean ikas prozesuaren berri ematen hasi zaigu. Ikasten duenari buruzko oharrak, aurkitu dituen baliabideak edo ezagutu dituen gauzak biltzen ditu, besteak beste.
I thought it would be a good idea to post some of the things I've learned here. Hopefully, new Euskara-learners will be able to gain new information and native-Euskara speakers will be able to see how non-native speakers see their language.
(Pentsatu dut ideia ona dela ikasi ditudan gauzak hemen idaztea. Horrela espero dut euskara-ikasle berrien eskura informazioa jartzea, eta euskaldun natiboei beste hizkuntza batetik gatozenok euren hizkuntza nola ikusten dugun erakustea)
Animoa Isabel, eta eskerrik asko zure esperientzia konpartitu eta erakusteagatik.
Via: Euskal Kazeta: Basque Filipina Continues Her Journey to Learn Euskera
Donald
Donald ingelesa da, urteak daramatza erretiratuta, Londresen bizi da, eta euskara ikasten ari da hango unibertsitate batean. Gure hizkuntzarekiko aparteko interesa dauka, eta, egunero, euskal egunkarietako izenburuak irakurtzen ditu hiztegiaren laguntzarekin.
Donald (Larrepetit - Berria)
Korrika munduan
Korrika "ofizialarekin" batera munduan zehar bizi diren euskaldunek ohitura hartu dute azken urteotan bizi diren lekuan euren Korrikak antolatzeko. Flickr-en bilduma berezia egin dute Korrika 16koek ekitaldi hauen argazkiak biltzeko: Korrika atzerrian.
Shinohara
Lau urteren buruan lortu zuen ikastea. Yokohoman bizi da eta bere buruarekin euskaraz hitz egiten du maiz eguneroko bizimoduan. Sei hizkuntza dakizki, baina gehien maite duena euskara da
Gaur8rako idatzitako artikuluaren sarrera: Shinohara Gakuji, mahatsa bildu eta euskaraz mintzatzera etortzen den japoniarra
Urrunekoaren ikas-estrategiak
(Nola ikasi duzu euskaraz Puerto Ricon?)
Liburuetatik, eta Internet bidez, txateatzen. Eman dezagun: nork edo nork euskaraz bidaltzen zidan mezua, eta nahiz eta nik lau, bost egun behar hura ulertzeko, azkenean dezifratzen nuen eta erantzuten nion. Beti hiztegia ondoan neukala, jakina. Gero, beste zenbait testu lagungarri ere aurkitu nituen. Besteak beste, ingelesez zetorren liburu bat, Beginner’s Basque. Handik ere ikasi dut…
Eslovakiatik euskara ikasten
Roko Eslovakian ari da euskara ikasten, eta bloga sortu du Eibar.org komunitatean.
Sustaturen bidez.


Azken iruzkinak
Duela 21 ordu 22 min
Duela Egun 1 13 ordu
Duela Egun 1 13 ordu
Duela Egun 1 13 ordu
Duela Egun 1 13 ordu
Duela Egun 1 13 ordu
Duela Egun 1 13 ordu
Duela Egun 1 13 ordu
Duela Egun 1 13 ordu
Duela 2 days 44 min