ikastea

09
Mar
2009
18:50

Sanbit: hizkuntzak ikasteko beste leku bat

Interneten ugaltzen ari diren hizkuntzak ikasi eta praktikatzeko zerbitzuetan bat gehiago. Sanbit hau, sarrera ikusita, lau trebetasunen lanketatik praktikara eta hizkuntz-trukera doala ematen du. Sakonago aztertu beharko da.

Post-TICen bidez.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
05
Mar
2009
16:20

Amante galego-falante

Vigoko unibertsitateko iragarki taulan agertu zen kartela lehengoan, eta zer esana eman du Galizian  sarean eta blogosferan.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
01
Mar
2009
21:28

Ni dakizu

Berriz ere PNV-k euskararekiko konpromezu eza agerian utzi du gaurkoan. Bilboko alkatea den Iñaki Azkuna bere bizkarzainez ingratuta hurbildu da Tiboliko eskolara eguerdi partean, eta bertan zegoen herritar batek AZKUNA APRENDE EUSKERA!!! oihukatzerakoan bere erantzuna hurrengo hau izan da: NI BADAKIZU!!

— epostaz zabadu den mezu batetik jasota

Erositako prezioan salduta, gaur arratsaldean goiko istorio hori ibili da epostan batetik bestera (badaki inork zerbait gehiago?). Hala izan bada, hauteskundeetako anekdota bat behintzat badaukagu.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
26
Ots
2009
18:16

Hizkuntzak ikasteko sare sozialak

Artikulu interesgarria Wwwhat's new-n. Mundu honetaz interesa daukanarentzako abiapuntu izan daiteke.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
21
Ots
2009
18:53

Politikari arinaiztarra

Mezuak ulertzeko lan gehiegi eskatzen zaio boto-emaile euskaldunari. Batzuetan oraindik okerrago da: hautagaia menpeko esaldi batekin ausartzen da, eta ez boto-emaileak, ez hautagaiak berak ez daki abentura hori non bukatuko den. Boto-emaileak, izerdi hotzetan, esaldia ondo bukatu dezala, dagokion aditzarekin asma dezala erregutuko du. Ze, nola diren gauzak, boto-emaile euskaldunak sentitzen du ez duela eskubiderik hautagaiari euskaraz txukun eta egoki hitz egin dezan eskatzeko; eta are, hautagaiak euskaraz hankasartzea egiten badu, akatsa berak egin balu bezala bizitzen du, min hartzen du, euskarak hizkuntzen ligan milagarren partida galdu balu bezala.

— Lorea Agirre

Boto-emaile euskaldunarenak (Berria)

Zuek ez duzue inoiz sentsazio hori izan?

Anjel Lertxundiren bidez.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
20
Ots
2009
03:16

Ezagutza eta erabilera

Gurean ere, nahiz eta askotan kontrakoa esaten diguten, ez dira aparteko bi mundu ezagutza eta erabilpena. Uste duguna baino askoz lotuagoak daude.

— Maria Jose Azurmendi
EHUko psikologia katedraduna

Gomendagarria oso Argiarako Sustrai Colinak egin dion elkarrizketa: «Linguistikoki dominatzaileak ez bagara ere, hala bagina legez jokatu behar genuke»

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
17
Ots
2009
14:05

Metaforak, intuizioa, arrazoia, multidisziplinaritatea

Eduard Punset zientziaren dibulgatzaile bikainak artikulu interesgarria utzi digu zientzia, arrazoia eta intuizioaz.

Badakit horrelako berba potoloek bat baino gehiago uxatuko dutela hasieratik, baina Punseten bertute bat, esan bezala, dibulgatzeko eta gauzaz zerutatik jaisteko trebezia da. Interesgarria azkenotan izan ditugun gogoetan batzuetan kokatzeko.

Microsiervos-en bidez.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
17
Ots
2009
13:49

Itzulpenaz jardun beharra

Eskoletan irakurtzeko zaletasuna bultzatzeaz gain, lantzean behin egin liteke itzulpenaren gaineko gogoetarik, edo itzultzaileak ezagutarazteko jardunalditxoak egin, idazleekin egiten direnen antzekoak

— Iñigo Errasti,

Deian argitaratutakoa. Sareko Argiaren bidez jasoa.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
11
Ots
2009
20:34

Aukera guztiak

Gero, kalean ere ikasi nuen hitz egiten. Etxean ere beti euskaraz hitz egiten saiatu naiz; elizara ere joaten naiz mezatan euskara entzuteko. Ditugun aukera guztiak baliatu behar ditugu ikasteko

— Mohamed Mebarki "Rami"

Bidaia Intimoak filmean batzuek ezagutu dugun Rami da hori. Lehendik Erlo Telebistako ikusleek "Gure saltsan" saioan ezagutu zuten. Gure saltsan saio horri buruzkoa da hitzak jaso ditugun erreportaia: Etorkinak euskaraz Erlo Telebistak hamar atzerritar bildu ditu "Gure saltsan" saioan (Le Journal du Pays Basque)

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
10
Ots
2009
21:28

Ikasten ari naiz...

Openfilm zerbitzuan aurkitu dugu film labur hau. Portzierto, zelan esaten da scopare euskaraz?

4.333335
Batez bestekoa: 4.3 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
04
Ots
2009
01:22

"Euskara ikasi" eitb.com

Atal berezia dauka eitb.com atariak, "Euskara ikasi". Ez dakit honen berririk orain arte inon-inoiz eman den, baina nik orain deskubritu dut.

Zer dago han? Loturak gehien bat, Mihiluzeren "Asko gustatzen zaio" lehiaketa, Euskadi Gaztea eta Euskadi Irratia zuzenean entzuteko modua,  Hiru.com-en Ikasten ikastaroa eta baliabide batzuetarako lotura, Jon eta Jone bikotearen pasadizoak, Wazemank eta Noaoa saioen bideoak, Subijana eta Igor Zalakainen errezetak... Eta horrez gain Euskaltzaindiaren arauen banner bat eta gomendatutako esteken zerrenda bat (nahikoa urria oraingoz).

Ez da aparteko lan didaktikoa egin, eta ez dakit zer asmorekin egin den ere (aurkezpenik egingo da?), baina lagungarria izan daiteke ikasteko abiagunea (PLE?) egiteko saio hau.

Bestalde, atariaren bilaketetan, behin bilaketa agindu ostea, aukera ematen da emaitzak irizpide batzuen arabera iragazteko: argazkiak, bideoak, audioak, albisteak, kultura, telebista... Aukera horien artean azkenak "Euskara ikasi" du izena. Proba batzuk egin ditut baina galbahe hori pasatuta ez dut emaitzarik lortu bilaketa batean ere. Ez dakit zeren araberako bilaketak egingo diren horrela, baina ideiaren bat dabil txoritxuaren kabian dirudienez.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
03
Ots
2009
13:15

Bidaia intimoak

Euskaraz bizi nahi dugunon herrira hurbildutako lau pertsonaren ibilbidea kontatzen duen dokumentala. Jon Maiak zuzendu du Korrika 16rentzat. Atzo aurkeztu zen, eta larunbatean estreinatuko da Bilbon.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
26
Urt
2009
20:45

Ridikulum vitae: hizkuntzak ikasteari buruzko gogoeta

Iñaki Segurolak hizkuntzak ikastea, desikastea eta horien guztien merituez egin du gogoeta bitxia.
4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
23
Urt
2009
13:56

Didaktika dibinoa

Donostiako gotzain berria aukeratu behar dela eta Elizak euskara jakin edo bestela albait arinen ikasi beharra ipini ei du baldintza. Baldintza hau eta adina dela eta Edu Zelaietak 65 urtetik gora hizkuntza ikasteaz zalantzak plazaratu ditu.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
18
Urt
2009
18:44

Konplexutasunaren harira

What if applied linguistics should be seeking to explain how language learners increase their participation in a second language community rather than, or in addition to, how they acquire the language community

— Stard

Ez nago oso seguru, baina itzulpen hau irten zait (zuzenketak, ekarpenak eta erreietak jasoko ditut protesta egin barik):

Eta hizkuntzalaritza aplikatua hizkuntza-ikasleak hizkuntza (?) nola eskuratu baino (edo harekin batera) arduratuko balitz bigarren hizkuntza-komunitatean ikaslearen partaidetza nola hazten den?

Aipamena Nodos Elen aurkitu dut, Lola Torresek  idatzi duen Sistemas complejos, aprendizaje de lenguas. What if… artikuluan. Eta berak Complex Systems and Applied Linguisticsliburuan aurkitu omen du.

Esan bezala, ez dakit itzulpen-interpretazio egokia egin dudan ala ez, baina ulertu-interpretatu dudana sinatu egingo nuke. Nola lortu ikasleak xede-hizkuntzaren komunikazio-jario / hizkuntz-komunitate / harreman sare / erabileran integratzea? Edozelan ere interesgarria ematen du sistema konplexuen ikuspegi horrek.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia