04
Ots
2009
01:22

"Euskara ikasi" eitb.com

Lotura

Atal berezia dauka eitb.com atariak, "Euskara ikasi". Ez dakit honen berririk orain arte inon-inoiz eman den, baina nik orain deskubritu dut.

Zer dago han? Loturak gehien bat, Mihiluzeren "Asko gustatzen zaio" lehiaketa, Euskadi Gaztea eta Euskadi Irratia zuzenean entzuteko modua,  Hiru.com-en Ikasten ikastaroa eta baliabide batzuetarako lotura, Jon eta Jone bikotearen pasadizoak, Wazemank eta Noaoa saioen bideoak, Subijana eta Igor Zalakainen errezetak... Eta horrez gain Euskaltzaindiaren arauen banner bat eta gomendatutako esteken zerrenda bat (nahikoa urria oraingoz).

Ez da aparteko lan didaktikoa egin, eta ez dakit zer asmorekin egin den ere (aurkezpenik egingo da?), baina lagungarria izan daiteke ikasteko abiagunea (PLE?) egiteko saio hau.

Bestalde, atariaren bilaketetan, behin bilaketa agindu ostea, aukera ematen da emaitzak irizpide batzuen arabera iragazteko: argazkiak, bideoak, audioak, albisteak, kultura, telebista... Aukera horien artean azkenak "Euskara ikasi" du izena. Proba batzuk egin ditut baina galbahe hori pasatuta ez dut emaitzarik lortu bilaketa batean ere. Ez dakit zeren araberako bilaketak egingo diren horrela, baina ideiaren bat dabil txoritxuaren kabian dirudienez.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.

Tags for "Euskara ikasi" eitb.com

Sindikatu edukia