ikastea

Prestakuntza eraikitzen

..l'individu [professor de llengües] construeix coneixement i desenvolupa la seva competència docent a partir de les experiències que ha viscut, de la reflexió que li han suscitat, de la interacció amb altres persones (iguals i més expertes), així com a través d'una interacció amb sabers teòrics.

— Olga Esteve, Zinka Carandell

Itzulpena: "..pertsonak [hizkuntza irakasleak] bere jakintza eraiki eta gaitasuna garatzeko abiapuntua bizi izan dituen esperientzietan du, esperientziok eragin dioten hausnarketan, beste pertsonekiko elkarreraginean (esperientzia berdinekoak edo gehiagokoak), eta, era berean, jakintza teorikoarekin elkarreginean."

Enric Serrak Articles Didàctica de la Llengua i de la Literatura aldizkaritik jaso ditu hitzok. Hizkuntz-irakasleen prestakuntzari buruzko monografikoa egin dute: La formació del professorat de llengües, eta berton dago Olga Esteve eta Zinka Carandell-en artikulua: La formació permanent del professorat des de la pràctica reflexiva

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Materre ikasle, Axular irakasle

Gaiñerakoan badakit Euskal-Herrian añhitz moldez mintzatzen direla, eta hori bere herriko euskara zaikala hoberenik eta ederrenik; eta handik gogora emaiten deraut ene eskiribatzeko molde haur etzaiela guziei ongi iduriko. Baiña nahi dut iakin dezaten halakoek, nik hitzkuntza hunetan dakidana. Saran ikasia dudala eta hango euskara ongi erabiltzen badut ez naizela gaitz erraiteko, eta ez arbuyatzeko, zeren ezpaitakit nik hangoa baizen.

— Esteve Materre

Aipamen interesgarria ekarri digu Amatiñok Esteve Materre idazleari buruz. Paristarra jaiotzez, Euskal Herrira etorri eta euskara ikasi zuen Saran, lehenengo euskaldun berri ezaguna akaso. Irakaslea, nor eta Axular, antza.

Eta Amatiñok susmatzen du irakasleak ikasleari kopiatzera iritsi zela.

Via: @FiloBlogia

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Bestearena ikastea: interkulturalitatea

El objetivo de la interculturalidad es enseñarle al alumno que hay que comprender mejor cómo vive el otro para poder comunicarse mejor, es más bien adquirir capacidad para comunicarse a través de la lengua que aprende con gente de cultura diferente a la suya. Entonces mientras el alumno va avanzando en el aprendizaje, se dará cuenta de que lo que está aprendiendo no es tan sólo un sistema lingüístico ni mucho menos semántica, sino es toda una mentalidad, algo que es diferente, porque le abre los ojos a otros modos de ver y de vivir que antes ignoraba.

— Amalya (Comunidad Todoele-ko kidea)

Comunidad Todoelen artikulu interesgarria idatzi du Amalyak interkulturalitatearen inguruan.

Artikulu osoa irakurtzeko bertako partaidea izan behar da. Irakurri nahi baduzue, eskatu eta bidaliko dizuet.

4.4
Batez bestekoa: 4.4 (5 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ikas-prozesua eta gizarte-prozesua

Pertsona bat beste hizkuntza bateko hiztun bilakatzeko ibilbidearen barnean ikas-prozesua eta gizarte-prozesua bereizten zituen Iñaki Martinez de Luna soziolinguistak artikulu batean. Ikas-prozesuetan asko aurreratu dela zioen Martinez de Lunak, urrats eta mailen definizioa dela, ikas-materialak direla, gaitasun maila bakoitza lortzeko ordu kopuruak direla, etab. Gizarte-prozesuari dagokionez, berriz, oso zehaztasun gutxi dugula adierazten zuen. Gizarte-prozesua deitzen zion ikasle batek hizkuntza bat ikasteko, euskaltegi, ikastetxe edo beste edozein ikasketa gunetik kanpo nahitaezkoa duen prozesu osagarriari. Lagunartean dela, familian dela, lantokian dela... hizkuntza entzun eta hitz egiteko eremuak izateaz ari zen, ikasitakoa finkatu eta aberasten joateko; baina prozesu hori zehaztu gabe daukagula zioen, ez dakigula gizarte-prozesu horrek noiz hasi eta amaitu beharko lukeen, zenbat ordu eskatzen dituen, zein erritmo...

— Malores Etxeberria

Zilegi eskolen esperientzia azaldu digu Maloresek gipuzkoaeuskara.net-en: Zilegi eskolak.

Pentsatzeko moduko galdera datorkit: ikas-prozesu eta gizarte-prozesu horiek  horrela bereiztu beharko genituzke?

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Galdera gehiago

Si tu preocupación es cómo enseñar lengua, pregúntate cómo se comunican tus estudiantes y ayúdales a construir textos reales para sus necesidades actuales

— Fernando Trujilo

Hizkuntzaren irakaskuntzan dihardugula geure buruari botatzeko galdera-erronken zerrendatxoa egin digu Trujillok: Mi credo pedagógico (De estranjis)

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

My Language Notebook

Via Jane's E-Learning Pick of the Day ezagutu dugu aplikazio berri hau. Funtsean norberak ikasten duen hizkuntzan oharrak egiteko aukera ematen du, testu hutsa eta audio oharrak (norberak grabatuta). Oharrak ordenagailuan instalatzen den aplikazio baten bidez egiten dira (Windows soilik oraingoz), baina behin eginda, aukera ematen du web-era igo eta "widget" (badakizue, blog eta web-etan "enbotatzen" diren horiek) modura nahi dugun lekuan jartzeko. Hemen behean daukazue katalanerazko esaldi ohikoen bilduma bat adibidez:

Euskaraz oraindik ez dute ezer igo, baina inor egitera animatzen bada, erraza da (Windows badaukazue, jakina).

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ikastearen artea

Aprender no es una ciencia, es un arte. El aprendizaje no se puede medir con cifras y aunque fuese posible, no merece la pena hacerlo. Lo que importa es medir el resultado de su aplicación; no cuánto sabe alguien sino qué hace con lo que sabe, qué resultados obtiene; no cuánto cuesta sino qué beneficios aporta.

— Javier Martínez Aldanondo

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Aprender eficazmente una lengua extranjera: ikastaroa

EHUren Udako ikastaroen barruan gaur hasi da I.2 ikastaroa. Atzerriko hizkuntzak ikasteko bideak arintzeko eta eraginkortzeko estrategiak, ikuspegiak eta tresnak aztertzea dute xede.

Daniel Cassany da ikastaroaren izarra seguruenik, etzi arituko da Miramarren. Egitarauan (pdf, goiko lotura udako ikastaro guztien programarena da), berriz izenburu interesgarriko hitzaldi asko ditugu.

Gaur arratsaldean Radio Euskadiko Graffiti saioan elkarrizketa interesgarria egin diete Yolanda eta Leire Ruiz de Zarobe zuzendariei. Sarean jartzen badute, lotura ekarriko dut hona.

Eguneraketa: Elkarrizketaren audiorik ez dute ipini oraindik, baina Noticias de Gipuzkoan elkarrizketa egin diote Yolandari: "Es un mito que haya gente con un talento natural para aprender lenguas" (via Argia.com).

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ikasleak bertsotan: ikas-esperientzia Iruñean

Aspaldian entzun genuen zerbait Ainhoa Aranburuk Iruñeko Hizkuntza Eskolan burutu nahi zuen esperientziaz, bertsoa eta bertsolaritza euskara ikasteko prozesuaren euskarri gisa erabili.

Aste honetako Argian erreportajea ekarri dute Ainhoaren esperientziaz, eta bistan da bertsogintza-klaseak baino askoz gehiago egon dela tartean. Ikuaspegi didaktikotik ondo antolatutako esperientzea dela argi geratu da, eta emaitzak ere parekoak. Euskara ikastea beste arlo eta esperientzia batzuetara zabaltzeko erreferentzia izan daiteke hau duda barik.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hiztunaren etengabeko berrikuntza

...ser falante de qualquer língua supom asumir um proceso de renovaçom cotiá, de neofília constante, de adaptaçom permanente e de criativa actualizaçom

— Séchu Sende

A invasiom dos heditores? (Made in Galiza)

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez