egitea

20
Api
2009
23:40

Eginez ikasi

Roger Schank-i egin diote elkarrizketa Balzac.tv-n. Eginez ikastea edo Learning by doing abiapuntua. Eskola sistema, hezkuntza eta ikaskuntzaz gauza interesgarriak, polemikak eta gordinak batzuetan, baina buelta pare bat ematekoak beti.

Via: Anibal de la Torre

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
17
Ots
2009
14:05

Metaforak, intuizioa, arrazoia, multidisziplinaritatea

Eduard Punset zientziaren dibulgatzaile bikainak artikulu interesgarria utzi digu zientzia, arrazoia eta intuizioaz.

Badakit horrelako berba potoloek bat baino gehiago uxatuko dutela hasieratik, baina Punseten bertute bat, esan bezala, dibulgatzeko eta gauzaz zerutatik jaisteko trebezia da. Interesgarria azkenotan izan ditugun gogoetan batzuetan kokatzeko.

Microsiervos-en bidez.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
02
Urr
2008
18:54

Zergatik egin euskaraz?

Galderari erantzun ezin eta, beste galdera bat egin nion nire buruari. Eta hik? Zergaitk egiten duk euskaraz?

Berez hala datorkidalako, egosgogorkeriz, amorrazioz, maitasunagatik, mendeku puntu batez, traba egiteko, izorratzearren...

— Asier Etxaniz

3
Batez bestekoa: 3 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia