ikastea

Lehendakariz lehendakari

Eta horrela, mantso baina seguru, lortuko dugu halako batean gure herria euskalduntzea, lehendakariz lehendakari. Hori bai, erritmo horretan...

— Amagoia Mujika

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Eginez ikasi

Roger Schank-i egin diote elkarrizketa Balzac.tv-n. Eginez ikastea edo Learning by doing abiapuntua. Eskola sistema, hezkuntza eta ikaskuntzaz gauza interesgarriak, polemikak eta gordinak batzuetan, baina buelta pare bat ematekoak beti.

Via: Anibal de la Torre

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Arraldeko euskaltegia?

Goenkale telebista saioarekin euskara ikasi duen horietakoa naizela esango nuke

— Juanjo Alvarez (UNEDeko zuzendaria Bergaran)

Juanjo Alvarez: "Euskara mundu zabala da" (HABE aldizkaria). Ikasbilen ere badago.

4
Batez bestekoa: 4 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Donald

Donald ingelesa da, urteak daramatza erretiratuta, Londresen bizi da, eta euskara ikasten ari da hango unibertsitate batean. Gure hizkuntzarekiko aparteko interesa dauka, eta, egunero, euskal egunkarietako izenburuak irakurtzen ditu hiztegiaren laguntzarekin.

— Garazi Goia

Donald (Larrepetit - Berria)

5
Batez bestekoa: 5 (5 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Elkarrekin eta elkarri ikasi

Bikote hauetan ez da gertatu –ez dugu jaso, behintzat- kideetako bat X mailara iritsi arte gaztelaniaz jarraitu eta behin horretara iritsitakoan euskaraz hastea. Zekitena erabiltzen joan dira, eta modu horretan, nolabait “batera” eskuratzen joan dira, bai beraien artean euskaraz egiteko ohitura edo erosotasuna eta bai gaitasuna, gero eta zabalagoa.

Bikote artean hizkuntza ohituren aldaketa ikerketa lanaren emaitzak sarean daude jada (pdf). Goiko aipu horren moduko gauza interesgarri asko irakurriko dituzue bertan. Apirilaren 23an egingo dute lanaren aurkezpen publikoa.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Meritua edo plazerra

Es, sencillamente, un placer

— Nicolas Bernies

Gasteizen bizi da Bernies Quebecarra. Euskara ikasi du eta erabili ere egiten du. Bereak meritua daukala esanda horrela erantzun du.

Noticias de Alavako erreportaje interesgarri honetan irakurri dugu: Euskara lau haizeetara.

Gasteizen bizi diren lau euskaldunen berri eman digute erreportajean, irakurtzeko modukoak lauren istorioak. 

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ikasteko espazioaren diseinua

...when the focus of attention shifts from the content to the learning activities and human interactions around which that content is situated, social learning and evolving communities of practice will enrich future learning

— Shirley Dugdale

Arretagunea ikasteko edukietatik pasatzen bada edukiok kokatuta dauden ikasteko aktibitateetara eta pertsonen arteko elkarreraginera, ikaskuntza sozialak eta sortuko diren praktika-komunitateek ikaskuntza aberastuko dute etorkizunean.

John Seely Brown and Richard P. Adler, “Minds on Fire: Open Education, the Long Tail, and Learning 2.0" artikuluan esandakoa laburbildu du Dugdale-k Educause agerkariko artikulu honetan: Space Strategies for the New Learning Landscape (Espazio estrategiak ikas-paisaia berrirako).

Proposamen interesgarriak egiten ditu unibertsitate batean ikasteko espazioak antolatu eta hedatzeko.

Via Aprendre Llengües: [248] Conquerir els espais d'aprenentatge

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ikas-komunitateak

En un aprendizaje que tiende a la personalización (PLE), uno de los desafíos de la capacitación online estriba en apostar por comunidades de aprendizaje que vayan más allá del tiempo que dure una capacitación específica, se trata de encaminarnos hacia un aprendizaje continuo, en red.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Kafe poliglota: hizkuntzak praktikatzeko bilgune

Pariseko Kafe poliglota ekimena dabil martxan aspaldi, ostatu bat hizkuntzak praltikatu nahi dutenen bilgune bihurtzen da. Mundu guztiko hiztunak aurki daitezke bertan, baita euskaldunak ere. Ekimena mundu guztira hasi da zabaltzen gainera.

Via Aprende llengües.

Bide batez, artikulu beraren bidez Polyglote webgune interesgarria ere ezagutu dugu.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Patxi Lopez euskara ikasten

Ajuria Enea bistan, Patxi Lópezek euskara ikasteari gogor ekin diola berriro diosku El Correok. Ahoskera eta jarioa hobetu beharreko nagusiak. Helburuak: lau urte barruko euskarazko debatean parte hartze eta bitartean Legebiltzarreko eztabaidetan eta diskurtsoetan ere euskaraz egitea.

Politikarientzako trebakuntza ikastaro estandarra diseinatzeko datuak, motibazioa beti ez da horrenbestekoa izango eta erritmoak gorabehera handiak izango ditu baina bezero potentzialak bat baino gehiago bai.

Joxe Aranzabalen bidez.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez