harremanak

05
Mar
2010
23:37

Kaixo maitia praktikarientzat doan

Ekimen deigarria AEKtik. Praktikatu AEK-k Facebook-en duen kontuaren lagunek hiru hilabeteko harpidetza doan izango dute Kaixomaitia.com harremanetarako atarian.

Euskaltegian ligatzea lortzen ez duenak mintza-praktikan du bigarren aukera.

5
Batez bestekoa: 5 (5 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
25
Aza
2009
10:54

50 mezu talde euskaldun baten alde

Single ingelesezko terminoarekin ezkongabeak edo bikoterik ez duten pertsonak izendatzen dira. Azkenotan hauentzako eskaintza zabalduz joan da sarean:  foroak, guneak, eskaintzak, zerbitzuak, sare sozialak, merkatu-talde erakargarria nonbait.

Single-entzako sare sozial lokalak ere eratzen izan dira, Bilbon adibidez Club Clan 2000 dugu, Ning-en egitura erabilita antolatu den sarea. Eta han, erabiltzaile baten eskaera hau aurkitu dugu: 50 mezu talde euskaldun baten alde, alegia, sare sozial horien bidez "single" euskaldunen artean harreman sarea osatzeko deialdia.

Bistan dago, harreman sareak berez ehuntzen dira askotan.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
02
Uzt
2009
22:04

Irakaslea pertsona ere badela

Disfrutar del contacto con otras personas (olvidemos los alumnos-tipo y los grupos-meta en condiciones ideales de aprendizaje).

— José Ramón (jramonele)

Jose Ramonek mezu interesgarria utzi digu irakasle lanaren alderdi afektiboaz. Ikuspegi horretatik arazoak diruditenetan aukerak ikusten ditu, jaso ditugun hitzetan bezala: Acopio de víveres: la dimensión humana de la labor del profesor de E/LE.

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
05
Mar
2009
16:20

Amante galego-falante

Vigoko unibertsitateko iragarki taulan agertu zen kartela lehengoan, eta zer esana eman du Galizian  sarean eta blogosferan.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
03
Eka
2008
16:49

Gera gaitezen: euskarazko lehenengo "sare soziala"

Fresko-fresko. Aukera gehiago sarean.

Zabaldu.com-en bidez 

2.5
Batez bestekoa: 2.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia