eskuliburuak

28
Abe
2011
18:38

Superpoliglotaren eskuliburua

@filoblogia-ri esker heldu zait liburu honen berri. Benny Lewis irlandarrak hizkuntzak ikastearen zalea dugu, eta bere esperientziatik jasotako ideia eta teknikak bildu eta eskaini nahi izan ditu liburuan.

Autolaguntzako liburuen marketing-aren eta hizkeraren usaintxoa hartu dakioke liburuari hasiera batean, Lewis ez da irakasle edo hizkuntzen irakaskuntzako profesionala azken batean, eta ikuspegi "naif" edo "profanoa" iritziko diote askok akaso. Dena dela, liburuan jaso dituen hainbat teknika, aholku eta proposamen oso interesgarriak izan daitezke euskara ikasten dabiltzanak (edo prozesu horiek gidatzen ari garenok) buelta pare bat eman eta ikasteari buruzko gogoetatxoa pizteko baino ez bada ere. Hizkuntzatik "zer" ikasi behar den, hizkuntza "nola" ikasten den pentsatzeko ere bai.

Liburua salgai dauka bere webgunean. Dena dela gaztelaniazko itzulpenaren bertsio hauek dabiltzan sarean.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia