mugikorrak

2009 martxoak 16 12:08

Ikasteko karaokea

Kataluniako Universitat Obertak (UOC) ikaskuntza proiektu irekia dabil garatzen: Open Courseware. Bere ikastaro eta ikasgaietako materialak eta baliabideak eskuragai jarri nahi ditu sarean, horrez gain materialok automatikoki sortzeko software-a ere garatzen dabil, Myway proiektuan.

Formatu bereziak ere garatu dituzte, eta hasiera batean deigarriena Karaoke bataiatu dutena da. Ez zaio ikasleari lezioa kantatuko (edo kantaraziko), ez. Funtsean aurkezpen moduko bat da, diapositibak pasatzen dira eta bitartean ahots automatizatu batek irakurtzen dizkigu hango pasarteak, bitartean irakurtzen ari diren testuak nabarmendu egiten dira pantailan.

Gailu mugikorretan (Ipod, mp4ak, sakelakoak...) erabiltzeko diseinatu dira, gero eta hedatuagoa den mp4 formatuan, etxetik lanerako edo lanetik etxerako bidaia urbanoetako tarteak aprobetxatzeko. Ikastaro honetan dituzue adibide batzuk.

Automatizazioa azken muturrera eramanda nonbait. Teknofoboei biraorik gordinena iruditu zaie seguruenik, baina ezin ukatu une, gune eta baliabide batzuk (ere) erabiltzeko ideien iturria zabaldu dezaketela honako ekimenek.

Via Octeto eta Alvaro Gregori.

 

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: None
2009 martxoak 11 01:07

Sakela(ko)rako hiztegia

Joxe Rojasek hiztegia poltsikoan eramateko modu berri bi aurkeztu dizkigu. OpenDic aplikazioa Palm gailuetarako, eta TinyLex Javarekin bateragarriak diren sakelako telefono eta gailuetarako.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: None
2008 abenduak 03 16:36

Liburuak mugikorrean irakurri

Elekak eta Bluexarek garatu dute plataforma eta Durangoko azokan Alberdaniaren stand-ean probatu ahal izango da.

Ikasbilen bidez.

Azkenotan konturatu naiz egunkarietako albisteak eta blog mezu batzuk oso eroso irakurtzen direla PDAn. Ez da baztertzeko kontua izango, Mlearning-en bidetik edo (Aghh! Ikas-sistema bat gehiago!) .

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: None
Harpidetu RSSren bidez