gidak

19
Mar
2012
12:37

HABEren liburutegia: hizkuntzak ikasi eta praktikatzeko gidak

Hizkuntzak ikasten eta irakasten ari direnentzat HABEk bere liburutegiko edukietatik aukeratzeko gomendioekin gida batzuk egin ditu. Hauek lehenengo hirurak dirudienez:

Mundua bete hitz (pdf) Elkarrizketa-giden katalogo bat zure esku. Oinarrizko hiztegia zenbait hizkuntzatan munduan hara eta hona ibiltzeko.

Frantsesa ikasi / frantsesa irakatsi (pdf) Frantsesa ikasi eta irakasteko metodoak, irakurgaiak eta filmak eskaintzen dizkizun gida.

Filmak: zenbait hizkuntzatan ikusteko (pdf) Ingelesez, frantsesez, turkieraz, alemanez, euskaraz, katalanez... eta beste hizkuntza askotan ikus daitezkeen filmen katalogoa.

Edukien "kurazioaz" berba egiten den sasoi honetan inoiz pentsatu dut liburutegi edo bibliografia analogikoetan izaten dela inon baino beharrezkoagoa "kurazio" hori, estimatzekoak dira horrelako gidak beraz.

Eta kuraziorako ideiak ematen hasita,...

  • Euskara ikas-irakasteko dauden eta egon diren materialen gida bat: sasoia, ildo metodologikoa, formatua, maila...
  • Euskara irakasleentzat didaktika eta pedagogian murgiltzen hasteko gomendioak. Jenero asko dago liburutegian horretaz, eta esango nuke apur bat desesperantea izan daitekeela interesa duenarentzat hor nondik hasi asmatzea.
0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
05
Urt
2012
13:29

Moodle tresnen gida euskaratuta

Maite Goñik Joyce Seitzinger-en Moodle Tool Guide for Teachers  tresna euskaratu du eta pdf batean jarri digu bere blogean.

Moodle-en tresna desberdinekin zer egin daitekeen argitzeko grafiko lagungarria da.

4.666665
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
28
Abe
2011
18:48

Markoak eta erreferentziak

¿Es una barbaridad tomar como referencia para la elaboración de los planes curriculares y los manuales las guías de conversación de Lonely Planet en lugar del Marco Común Europeo de Referencia? :o

— José Ramón (J. Ramón ELE)

Aspaldian utzi zuen J. Ramónek gogoeta hau bere Tumbrl-n. Galdera ona da oraindik ere, ezta?

Guías para conversar (Notas de JRamónELE)

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
27
Uzt
2010
16:43

Haurren munduko hiztegi txikia sarean

Nafarroako Gobernuak Juan Inazio Lizarragaren Haurren munduko hiztegi txikia lana sarean jarri du. Hemen duzue pdf formatuan: Haurren munduko hiztegi txikia (pdf)

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
26
Aza
2009
20:31

Gida didaktikoak

Euskarabideren webgunean gida didaktikoak izeneko dokumentu sorta topatu dugu: autoikaskuntza, barnetegiak, eredu semipresentziala eta trinkoa zer diren azaltzen dute. pdf formatuan daude.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
19
Urr
2008
14:08

Atazak sortzeko eta jarraipena egiteko gida

Iñaki Calvok eta Daniel Jimenezek
Guía para el diseño y seguimiento de tareas, actividades y secuencias didácticas de LE izeneko gidatxoa egin dute. Iñakiren Ibilbidea blogean eskuratu ahal duzue (pdf). Laburra (orri bakarreko taula da), baina horrelakoak asko ez daukagula erabilgarria izan daiteke. Joseba Ezeizak Hizpiden azkenotan argitaratu duen artikulu sorta izan daiteke osatzeko edo egokitzeko.

Iñakiren hitz hauek pentsatzeko, edo eztabaidatzeko:

Nosotros estamos convencidos de que un buen profesor ha de ser capaz de diseñar sus propias tareas, actividades y secuencias didácticas

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia