03
Urt
2012
00:42

Lingibli: QR kodeak erabili hizkuntzak ikasteko

Lotura

Wwwhat's New eta @filoblogiaren bidez etorri zaigu Lingibli honen berri. Web-ean edo mugikorrean aukera ematen du ikasi nahi den hizkuntzako QR kodeen bilduma bat jaisteko. QR horiek inprimatu eta dagozkien objektuen gainean jarrita inguruko hiztegi hori ikasten lagunduko digu.

Horrez gain, ohiko esaldien bilduma bat ematen du hitz horiekin, elkarrizketan arruntetan erabiltzeko. Ez dut lortu eskaintzen duen pdf-a jaistea hala ere (errorea ematen du), eta mugikorrean ere arazoak izan ditut.

Hizkuntza asko aukeratu daitezke, baina euskara ez dago haien artean. Dena den, norbaitek teknika hori probatu nahi badu, hitz zerrenda hartu eta QR kodeak sortzen duen edozein software hartu eta norberak sor ditzake etiketak.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.

Tags for Lingibli: QR kodeak erabili hizkuntzak ikasteko

Sindikatu edukia