28
Aza
2011
17:28

Txepetxekin ez da ikasten?

Gero nibela dago. Ingelesez asko irakurri izanagatik ere, ez nintzen sekula gai izango zutabe txukun bat hizkuntza horretan apailatzeko. Lehen mailako kalitatez komunikatzeko, beste zerbait ere behar da. Estiloaz gain, hitzen jabe izan behar duzu. Ez dakit guztiz egiazkoak diren Txepetx-en teoriako ontzi komunikanteen analogia horiek, erabilera, ezagutza eta motibazioa direla hiru ontzi elkarrekin lotzen direnak, eta batetik bestera doala jarioa. Olioaren nibela motor batean batetik bestera doala iruditzen zait grafiko horretan, apur bat analogia faltsua ote den...

— Luistxo Fernandez

Enpresa, sarea eta hizkuntzak hausnarketari egin dio ekarpena Luistxok. Tartean hizkuntzak menperatzeari buruzko gogoeta hori. Hona hemen lotura:

4.25
Batez bestekoa: 4.3 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

nondik ikusten den

ezezaguna (ez da egiaztatu) (e)k bidalita 2011, Azaroa 28 - 21:14(e)an.

Arrazoia du, bai eta ez.
Txepetx eskema bere horretan ikustea biziki mugatzailea da. Eskema horren inguru osoan badira beste faktore batzuk: hiztun komunitatea, dentsitatea, hizkuntzaren bizitasuna, ezagupena eta hiztunek ematen dioten balioa eta beste. Eta Txepetx hori ez du begi bistatik galtzen, guk aldiz, askotan eskema hiru zutabetara erresumitzen dugu, nagusiki irakaskuntza ikusten dugulako.
Segur da ingles hiztun komunitate jakin bati ez bazara zuzentzen, ez baduzu hiztun sare bat identifikatua zeini zuzendu eta ematen diozun balio bada bakarrik besteek zu irakurtzea, zure gaia bereganatzea. Zerbaitek huts eginen du. Eta oso motibatua egona, hizkuntz maila ona ukana, esateko asko ukana, ... ez dira nahiko izanen. Azkenean, komunikazioaren beraren helburua(k) ez direlako identifikatuak edo zabalegi direlako.

Eta hor hizkuntza idatziaz eta difunditzen denaz bakarrik ari garela

Eta sareetara ekarrita, zer nola eta noiz komunikatu denek argi izaten badugu ere, norenganik eta norentzat ez da beti argi izaten dena. Munduarentzat. Borobila da ez?

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.

Tags for Txepetxekin ez da ikasten?

Sindikatu edukia