08
Ots
2008
00:28

Euskarazko irratiak sarean: zerrenda

Euskaraz emititzen duten irratien zerrenda. Webguneak eta sarean entzuteko moduak.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
07
Ots
2008
16:53

Hiznet Sakontze egitasmoak aztertzen | Garaigoikoa

Txerrak Hizkneteko aurtengo egitasmoak aztertzen hasi da. Haien artean gureago ei den hau (PDF).

Enbidoa barruntatzen dut hemen Undecided

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
07
Ots
2008
13:09

La importancia de preguntar

Julen Iturbek galderak egiteko gida bat aurkitu du, non eta Moodle-en barruan.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
07
Ots
2008
08:36

Ustelik gabeko usteak

Nahiz eta jende askok euskara jakin, ez du erabiltzen, zergatik? Erantzuna oso sinplea da: hizkuntza bat erabiltzeko berezkotzat hartzea ezinbestekoa da.

Euskara bultzatzeko ideia nagusia hauxe izan daiteke: edozein hizkuntza altxor bat da, beraz, hiztunak aberastu egiten ditu.

A ver si mi amiga Bl..me enseña Vasco, poder leerlo sín traducción, es todo un reto..y me gustan los retos.

Un bisou Joseba.

 

— M. G. eta Selma.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
06
Ots
2008
23:48

Hendaian nago xoraturikan…

Hasier Etxeberriak gogoeta garratza egin du "euskararen kausaz" egiten direnen zer-nolakoez. Iparraldeko ikuspegitik gehien bat.

Berba hauekin egin du errematea:

Iritsiko ote da eguna erresistentziako gai baino, etorkizuneko tresna erakargarri egingo duguna? Zein funts du honek guzti honek? Zertarako segitu erosioa apur bat geldotzearen itxurak egiten?

Erakargarritasunarena berriro ere.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
06
Ots
2008
21:09

Kontseiluaren proposamena

Kontseilutik proposamen hau egin digute euskalduntze-alfabetatzean dihardugunoi.

Wikian ari gara lantzen. Animatzen bazarete...

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
06
Ots
2008
18:58

Europa eta hizkuntzak

"Erronka onuragarria. Hizkuntza aniztasunak nola lagun dezakeen Europa sendotzen" ( PDFa, gazteleraz)
Europako Batzordeak bultzatutako ekimen baten berri ematen digun txostena. Kulturen arteko elkarrizketaren aldeko intelektual taldearen eskutik datorkigu. Ekimenak boluntarista dela aitortzen badu ere, baditu zenbait arretagune interesgarri.

Gaurko El Paisen aurki dezakezue beroni buruzko artikulua (ez dakit zein arrazoirengatik ez didan esteka jartzen uzten).

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
06
Ots
2008
17:35

Zenbat lagun taldean?

Para ello, he elegido para el “experimento” dos clases de grupos diferentes.
Uno grupo (3 personas) que tengo más avanzado con el que creo
entenderme muy bien y otro grupo (2 personas) con el que creo que tengo
problemas...

Tamaina horretakoak gurean talde dira?

3.57143
Batez bestekoa: 3.6 (14 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
06
Ots
2008
13:35

Kilo bat txitxirio eta zekale-ogi bat, mesedez

Buruntzaldeko udalek fruta-denda eta okindegietan euskarazko terminologia zabaldu eta batzeko egitasmoa ipini dute martxan.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
05
Ots
2008
17:42

Euskararen gidabaimena

Enkarterriko berbalagunen ekimen deigarria. Euskaraz egiten ez duenak puntuak galdu.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
05
Ots
2008
13:25

Euskara zaila?

Ez nintzateke ausartuko esaten zer izan zen zailena, baina esango dizut zer den errazena: harrigarria bada ere, hizkuntza bera da erraza. Eta argudio asko dauzkat hori azaltzeko. Euskara ez da zaila; euskara desberdina da. Jende askok, ordea, ezberdin izateak zaila izatearekin nahasten du. Gaztelaniarekin zerikusirik ez duelako esaten dute zaila dela, baina esango nuke gaztelania bera askoz ere konplexuagoa dela.

— Juan Ignacio Perez Iglesias
HABE aldizkarian

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
05
Ots
2008
12:35

The best metod to learn galician

Gehiago Neofalantes kanalean.

Eskerrik asko, berriro, Txerra

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
04
Ots
2008
23:43

Ikas.kom

Ikas komunitateei buruzko kongresua Bilbon.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
04
Ots
2008
23:35

Kike Amonarriz: "Euskara eskuragarria eta erakargarria egin behar dugu"

Irratia.com-eko Jabik eta Patxik elkarrizketa egin diote Kike Amonarrizi lehengo asteko saioan. Gai asko, Mihiluze, gazteak, internet, telebista, Andoaineko dekalogoa... Gaion artean goiko aipamena (edo). Euskarak edukiak behar ditu, eskuragarriak eta erakargarriak.

Euskalduntze-alfabetatzetik zer egin ahal dugu euskara erakargarri eta eskuragarri ipintzeko (dagoeneko egiten ez badugu)? Horra galdera.


powered by ODEO

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
04
Ots
2008
11:53

Irratigintza ikastaroa euskaraz

Bilboko Tas-Tas irratiak antolatuta.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia Sindikatu edukia