Googlek txikle izena du. Txikle guztiek bezala globoak egiteko balio du. Inork jan ez arren, gero eta zapore gutxiago du. Txikle guztiek bezala lurrean edo zakarrontzian amaituko du.
plisti-plasta(r)en aipamenak
Mundua ulertzen
Zer gertatuko da Blogetan, sare sozialetan, idatzi edo jasotzen ditugun testuak automatiko itzultzean? Txinara joan eta bertako kartelak ulertzen hasten bagara? Edota, beste pertsona batekin bere hizkuntza ezagutu gabe, zuzenean komunikatzeko aukera badugu?
Internet light
Internetek arreta lapurtzen digu. Tamalez, eskaintzen dizkigun kontu asko ez dira bururako hozgarri azukretsuak baino. Beharrezkoa dugu (nik bai, behintzat) Internet light bat, gure nahiak betetzeko kafeina intelektuala eskainiko digun bertsio bat, zeinak intelektual hiperaktibo drogatu bihurtzen gaituen, batez ere.
Rodney Brooksen iritzi hau Joxe Aranzabalen Faroa blogaren bidez ezagutu dugun A Internet está a mudar a nossa forma de pensar? artikuluan jasotako iritzi bat baino ez da, erpin zorrozduna.Erpinok kamusterainoko ñabardurak beharko lituzkeena. Baina, baina…
Formazioari dagokionean, egin litekeen akats handiena da ikaskuntza jazoeratzat jotzea, prozesutzat hartu beharrean.
Ya está bien de tonterías
El vascuence es una bella reliquia. Que debemos mimar como se mima a las Cuevas de Altamira. Empecinarse en hacer de su uso instrumento comercial cosmopolita es como armar un F18 con hachas de sílex.
Aurreratxoago esaten duenarekin bere buruari erantzuten dio nire ustetan:
...cuando una necedad triunfa con tal aplomo es que bajo la necedad fluye algo de muy distinta envergadura: el mito de la nación, ese invento de la Europa moderna, que exige identificaciones simbólicas cuya invulnerabilidad sólo las leyendas de la lengua común blindan.
Lokarria ala soka-lasterra?
Irakasle bakoitzak bere zalantzei eta ziurtasunei jarraituz irakas dezala eskatzen dut. Horretarako, programazioek labirintoan gida izango ditugun lokarriak izan behar dute, eta ez burokraziaren ziegetan urkatuko gaituzten soka-lasterrak.
Re(paso) de Lengua blogetik jasoa.
Elkarrizketa
A: - Aspaldian ez duzu eguneratu bloga. Uztekotan al zara?
B: -Ez, emakumea, bloga interneteko nire etxea da. Baina sare sozialak ziberespazioko tabernak dira.
A:- Hau da hau! Gu kezkatuta etxean agertzen ez zarelako eta zu , berriz, parrandan lasai asko.
Biologia, ez arkeologia
Jakin behar dugu, akaso, fisika nuklearra irabazi dugula baina galdu sukaldea, lagunartea, egunez egunekoa, seme-alabekiko edo gurasoekiko adierazkortasuna. Pentsa dezagun, agian, galdu egin dugula, guztiok aberastu gaituen ahozko euskararen transmisioa, finean euskara idatzirako jauzia ahalbideratu diguna. Hauxe da gaur egungo erronka nagusia, alegia, nola bultzatu euskararen transmisioa maila afektiboan eta maila ez-formalean.
Beste kontu interesgarri batzuk ere aipatzen ditu Andres Urrutia euskaltzainburuak, El Correon egin dioten elkarrizketa honetan.
Berlingo Harresia
Nire iritzian hezkuntzari dagokionean 1984ko Berlinen gaude (G. Orwellek bete betean asmatu zuen datarekin, gero!). Ikaskuntza dagoeneko ez da gune hesituetan eraikitzen; aitzitik, gune zabaletan dario –‘aditu’en esanak esan- Baina batek daki noiz eta nola eroriko diren Harresiak!
Sentsazioa daukat gurean produktu-zerbitzuen zerrenda mugatu batean gaudela kateatuta: euskara klaseak maila-modulazio katea zurrun batean, eta elkarrizketa horretatik etor daitekeena -Prokustoren ohearen antzera- horra estutzen saiatzen gara. Hau da, gure produktu-zerbitzu horri bueltak ematen geratzen gara, azken xedea klaseak ematea soilik bailitzan.
Atoan honetan bertan 'Saltzen,saltzen...' iruzkinean Benitok botatakoa. Ez da ez txakur txiki baten karamelua.


Azken iruzkinak
Duela 9 ordu 59 min
Duela Egun 1 22 ordu
Duela Egun 1 22 ordu
Duela 2 days 4 ordu
Duela 3 days 6 ordu
Duela 3 days 6 ordu
Duela 3 days 8 ordu
Duela 3 days 9 ordu
Duela 3 days 9 ordu
Duela 4 days 14 ordu