Ustelik gabeko usteak

  • warning: Parameter 1 to phptemplate_comment_submitted() expected to be a reference, value given in /home/karrajua/public_html/atoan/includes/theme.inc on line 669.
  • warning: Parameter 1 to phptemplate_comment_submitted() expected to be a reference, value given in /home/karrajua/public_html/atoan/includes/theme.inc on line 669.

Nahiz eta jende askok euskara jakin, ez du erabiltzen, zergatik? Erantzuna oso sinplea da: hizkuntza bat erabiltzeko berezkotzat hartzea ezinbestekoa da.

Euskara bultzatzeko ideia nagusia hauxe izan daiteke: edozein hizkuntza altxor bat da, beraz, hiztunak aberastu egiten ditu.

A ver si mi amiga Bl..me enseña Vasco, poder leerlo sín traducción, es todo un reto..y me gustan los retos.

Un bisou Joseba.

 

— M. G. eta Selma.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Iruzkinak

Kaletik

Izen handiak eta adituen esaldi borobilak izaten ditugu gehienetan hizpide. Gaur kalea ekarri nahi izan dut txoko honetara.
Euskaraz dauden hitzak nire ikasle batenak dira, erakargarritasunaren kontzeptuari identitatearena lotzen dio. Gazteleraz daudenak, berriz, nire lagun baten blogean irakurle-blogari kataluniar batek idatzitakoak dira (altxorraren kutxa ikusi eta estalkia zabaltzeko ahaleginetan dabil, antza).

Aberastea

Hizkuntzak jakiteak aberasten duelako hori interpretatzeko erak egon daitezke.

Pertsona modura aberasten zara, kultura bat ezagutzen duzu eta abar, eta abar.... Polita, baina ez da, Txerrak esango lukeen modura, apur bat intangiblea?

Beste interpretazio posible bat. Hizkuntza horretan hainbat gauza esan, kontatu eta zabaltzen dira, gauza horiek entzunda eta irakurrita aberastasun horixe jasotzeko moduan zaude. Hizkuntza horretako hiztunekin jardunda, pertsona horiekin harreman aberasgarria izateko aukera daukazu, hau da, esaten dituztenak, elkarri esaten dizkiozuenak, esan ez baina ulertzen direnak; ezagutzen, baieztatzen, ezeztatzen, zalantzan ipintzen dituzun eta zaituzten gauzak eta ikuspegiak, harremanak, sentsazioak... zuretzat mesedegarriak, gozagarriak edo, beste barik, praktikoak izan daitezke.

Baldin hizkuntza horretan, horretantxe bakarrik, halakoak gertatzen badira. 

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.