06
Ots
2008
23:48

Hendaian nago xoraturikan…

Lotura

Hasier Etxeberriak gogoeta garratza egin du "euskararen kausaz" egiten direnen zer-nolakoez. Iparraldeko ikuspegitik gehien bat.

Berba hauekin egin du errematea:

Iritsiko ote da eguna erresistentziako gai baino, etorkizuneko tresna erakargarri egingo duguna? Zein funts du honek guzti honek? Zertarako segitu erosioa apur bat geldotzearen itxurak egiten?

Erakargarritasunarena berriro ere.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

azala eta mamia

txerra (ez da egiaztatu) (e)k bidalita 2008, Otsaila 7 - 17:42(e)an.

Nire laguna azala eta mamiaz ari da (edo hori interpretatzen dut nik). Gogora ekarri dit aspaldi xamar Pako Aristik idatzi zuen artikulu bat menuaz eta ziharduena. Saiatu naiz topatzen, baina nire oroitzapenak nahiko lausoak dira eta ezin.

Pako Aristik zioena: euskararen aldeko maratoiak, jai etilikoak eta abar ez dute laguntzen. Hizkuntzarekin lau gauza egin behar dira, ez gehiago, ez gutxiago: irakurri, entzun, hitz egin eta kontsumitu. Gutxi gorabehera.

giroa eta folkorea

benito (e)k bidalita 2008, Otsaila 7 - 12:34(e)an.

Zentzu batean bai, batzuetan nago batzuek euskara normalizatzeaz daukaten irudia dela kalera irten eta jende guztia lanera bidean bertsotan berbaz, biribilketan eskutik helduta kantu kantari edo halako zerbait.
"Euskal giroa", "euskal kultura"... berba potoloak dira, baina anbiguegiak sarritan.
Dena dela, normala da euskararen erabilera normala urrun daukaten lekuan sinbolismo kutsua handiagoa izatea. Erronka, egunotan behin eta berriz ekartzen ari garen moduan, euskarak "forma" ez ezik, "edukia" ere ematea, eduki interesgarria eta esanguratsua. Baita Enkarterrin edo Iparralden bizi direnentzat ere. Hau da, musika bakarrik ez, letra ere bai. Hobeto esanda: letra gehien bat.

Teoriatxo bat

txerra (ez da egiaztatu) (e)k bidalita 2008, Otsaila 7 - 12:00(e)an.

Nire lagun baten teoria ekarri nahi dut hona. Horren arabera, eremua gero eta erdaldunagoa (berak Enkarterriak aipatzen du), orduan eta euskararen aldeko mugimendua folklorikoagoa. Guztiz ados ez nago, herri euskaldun askotan ere euskararen aldeko mugimendua ere folklorikoa delako, baina tira, zentzu batean, arrazoia du, arrazoi osoa.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
Sindikatu edukia