04
Ots
2008
23:35

Kike Amonarriz: "Euskara eskuragarria eta erakargarria egin behar dugu"

Lotura

Irratia.com-eko Jabik eta Patxik elkarrizketa egin diote Kike Amonarrizi lehengo asteko saioan. Gai asko, Mihiluze, gazteak, internet, telebista, Andoaineko dekalogoa... Gaion artean goiko aipamena (edo). Euskarak edukiak behar ditu, eskuragarriak eta erakargarriak.

Euskalduntze-alfabetatzetik zer egin ahal dugu euskara erakargarri eta eskuragarri ipintzeko (dagoeneko egiten ez badugu)? Horra galdera.


powered by ODEO

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Erakargarritasuna

txerra (ez da egiaztatu) (e)k bidalita 2008, Otsaila 5 - 12:48(e)an.

Gero eta jende gehiago ari da azken aldi honetan erakargarritasunaren inguruan hausnarrean: Kike Amonarriz, Topaguneko lagunak, Iñigo Fernandez de Ostolaza, marketinaren inguruan azken aldian sortzen ari den bolada, ... Dena den, aitortu behar da hausnarketa dezente egin bada ere, aplikazio praktiko gutxi garatu direla horren inguruan, eta agian hori da Mihiluzeren ekarpenik potoloena.

Boligrafo gorria ala Wii?

plisti-plasta (e)k bidalita 2008, Otsaila 5 - 17:39(e)an.

Konforme nago Kikerekin hainbat gauzatan. Egia da euskarak zenbait jenderengan erretxazo punttu bat eragiten duela, hizkuntza boligrafo gorriarekin lotzen dutela. Arazoa aukera bihurtu behar dugula dio, alegia planteamenduak kezka izan beharrean, jolasa izan behar duela (esamesei buruz dihardu baina kontu hau hainbat esparrutara zabal litekeela uste dut).

Bestalde, izenburuan nabarmentzen dituzun eskuragarritasun eta erakargarritasun hitzak dira gakoak, kontzeptu estrategikoak. Kikek, adibide gisa, dioen moduan wikipedia euskaraz eskuragarri izango ez bagenu, erdarazko bertsiora joko baikenuke.

Interesantea aisialdian jartzen duen azpimarra, konforme nago berarekin esaten duenean horixe izango dela euskararentzat kantxa garrantzitsua. Aldaketak etorri zaizkigu (bideo-jokoak, interneteko jokoak eta abarrak) eta aldaketak etorriko zaizkigu (telebista kartara...). Aisialdiaren esparruan euskarak bere lekua hartzea garrantzitsua izango da oso; hizkuntza boligrafo gorriarekin lotu beharrean, jolasarekin eta erabilgarritasunarekin lot dadin.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.

Tags for Kike Amonarriz: "Euskara eskuragarria eta erakargarria egin behar dugu"

Sindikatu edukia