teknologia

06
Mar
2011
13:50

Motibazioa > autonomia ala alderantziz?

Es interesante ver cómo el significado de la aplicación de las nuevas tecnologías en la educación se modifica radicalmente según la valoremos en una perspectiva o en la otra. Si la secuencia es “motivación ? autonomía”, las TIC se convierten en “envoltorios” que otorgan en el corto plazo un cariz innovador a la educación de siempre.

— Alberto Sarbach

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
18
Ots
2011
20:52

Gaitasun digitala ikaskuntzarako

Ikaskuntzaren dimentsioa: informazio ezagutzan bihurtu eta honen asimilazioarekin lotuta dago. Ikuspegi honen arabera ikasle eta irakasleok gai izan beharko ginateke baliabide digitalekin ikasi eta ezagutza, produktu eta prozesu desberdinak sortzeko.

— Boris Mir

Boris Mir-en aipamena ekarri digu Jolausek IKTeroak berritura (bai, IKTeroak is not dead!): Konpetentzia digitala: kontzeptuak argitzen

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
09
Ots
2011
10:07

Twitter hizkuntzak ikasteko

Twitter hizkuntzak ikasteko tresna izan daiteke eta hala dela erakusteko Wwwhat's New-n baliabide eta ideia batzuk batu dituzte.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
05
Ots
2011
03:13

HEOS: ingelesa ikasteko... sistema eragilea

Hizkuntzak ikasteko teknologia informatikoak zenbat aplikazio izan ditzakeen ez gara kontatzen hasiko, oraingo honetan sistema eragile osoa atondu dute. HEOS ingelesaren ikaskuntzara bideratutako linux distribuzioa da.

Ubunturen gainean eraikita, ikasleentzat nahiz irakasleentzat hainbat tresna, aplikazio eta zeribitzu dakartzan integratuta. Ordenagailu sareak kudeatzeko ere prestatuta omen dator.

Via Genbeta.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
04
Ots
2011
17:02

Arbel digitala hizkuntza klasean erabiltzeko ideiak

Ibilbideako Iñaki Calvok ELE klasean Arbel digitala klasean erabiltzeko ideia batzuk bota ditu Ibilbidea blogean.

Batzuek sinistuko ez duten arren, arbel digitala asmatuta dago eta leku batzuetan erabiltzen da dagoeneko. Lagungarria izango zaie aparato hori izateko zortea izan dutenei.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
01
Ots
2011
14:02

Moodle 2.0ren osaketa funtzioa

Moodle2.0k ekarri duen berrikuntzetako bat osaketa izeneko funtzioa da. Ikastaroak eta jarduerak ixteko sistema. Pedro Lonbidek azaldu ditu sistema horren nondik norakoak Irekia blogean.

4.75
Batez bestekoa: 4.8 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
28
Urt
2011
02:39

Office pentsaera gaindituz

En definitiva, que para comunicarme con mis colegas y construir por ejemplo una Guía del Profesor o una Guía del Alumno necesito espacios y tiempo, y redes y nodos, y no un archivo imprimible.

— Teresa de Santos

El pensamiento Office (ele... mental)

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
18
Urt
2011
12:53

PDC generator: programazioak eta unitate didaktikoak egiteko software-a

Educación tecnológica blogean irakurri dut. Gaztela-Mantxako hezkuntza sailaren eskutik datorren programa hau oinarrizko gaitasunen inguruan programazio didaktikoak egiteko pentsatuta dago. Ordenagailuan instalatzen da, baina web interface-a du. Ez dut sakon probatu, baina oinarrizko gaitasunen eta helburuen zerrenda editatzeko aukera ematen duela dirudi. Akaso moldaketa batzuk eginda beste arlo batzuetan programazio eta unitate didaktikoak planifikatzeko balio dezake. Edo ideiak emateko sikieran.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
14
Urt
2011
23:50

Web aplikazio erabilienen artean hizkuntzak ikastekoak

Via Dreig AppApeal gunearen berri izan dut. Munduan gehien erabiltzen diren web aplikazioen mapak egiten dituzte kategorietan banatuta.

Eta hezkuntzarako aplikazioen artean datu deigarri bat, leku askotan hizkuntzak ikasteko zerbitzuak dira erabilienak. Adibidez, LiveMocha Hegoamerikan, Babbel Alemanian edo Busuu Espainian.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
14
Urt
2011
17:13

150 tresna

Honelako zerrenda asko agertzen dira sarean lantzean behin, baina Olentzero, Papa Noel, Errege Magoak jostailuak banatzen hain aspaldi izan ditugula, hemen doa jostailuen bildumatxo hau.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
03
Urt
2011
16:17

Euskarazko sintaxiaren tratamendu automatikoa

Bertol Arrietaren tesiaren berri eman digute Ixa taldekoek Hizkuntza teknologia blogean. Testuen zuzenketa automatikoa sintaxira ere zabaltzeko ikerketan jardun du Arrietak, ikasketa automatikoa izan du langai nagusietako bat, makinari berari ikasteko gaitasuna ematea nonbait.

Kontzeptu interesgarria, hezur-haragizko makinak baino bizkorragoak izango ote dira makina mekaniko-elektronikoak?

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
16
Abe
2010
16:33

Klaseko aktibitate interesgarria eta eleanitza

Bihar da Berandu blogean bigarren hezkuntzan euskarara ailegatu berriekin egindako aktibitate elenaitz polita aurkitu dugu. Ohiko esaldien bilduma egin eta Tatoeba zerbitzu interesgarriaren bidez jasotzea da kontua.

Hasieran Jordi Adellen hitz batzuk jaso ditu, azpimarratzekoak:

irakasle guztiok ikasturtero, gutxienez egindako ekitaldi baten berri eman beharko genukeela sarean. Argitaletxeen zain egon beharrean, irakasle bakoitzak ikasturtero berak ikasgelan proposatutako ekintza baten berri interneten emango balu, urte gutxitan milaka horrelakoak egongo lirateke

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
12
Abe
2010
15:48

Xuxen eta Euskalbar erabiltzeko ikastaroa

Zarauzko Euskara Zerbitzuak antolatu ditu Interteneko baliabide horiek erabitzeko ikastaroa, erabili eta ezagutu seguruenik.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
02
Abe
2010
19:38

Ikasi hitz egiten Twitter-en bidez

Twitter bezalako mikrobloging tresnek hizkuntza ikasten nola lagundu ahal duten azaltzen du aurkezpen honek. Interesgarriak iruditu zaizkit proposamen batzuk.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
30
Aza
2010
13:44

Irakasleen prestakuntzaz

¿acaso no tienen cabida el m-learning, el software social, los sitios de redes sociales, las cibercomunidades, los entornos personales de aprendizaje en la formación del profesorado, o sea, en nuestra formación?

— Iñaki Murua

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia