teknologia

27
Mai
2010
14:57

Zenbat jendek erabiltzen du Internet?

EAEn erdiek-edo batez beste.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
12
Mai
2010
12:19

MU(+): etengabeko ikaskuntzarako gunea

Mondragon Unibertsitateak etengabeko ikaskuntzan laguntzeko atari hau prestatu du. Oraindik osatu gabe dagoela dirudi, atal batzuetan ez dugu edukirik aurkitu eta. Bereziki interesgarria izan daiteke guretzat Hezkuntza atala.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
01
Mai
2010
21:29

Teachers are...

Everybody, everywhere

— John Moravec

Moving beyond Education 2.0 (education futures)

1.0 > 2.0 > 3.0 progresioari buruzko beste buelta bat, taula batean jarrita.

Via Jolaus

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
26
Api
2010
18:11

Euskara eta sarea 360º

Zuzeu albistegikoek lehenengo urteurrena ospatzeko (zorionak bide batez!) opari erakargarria egin digute: 360 graduko kamera batekin grabatutako mahai-inguruak. Goiko horretan Luistxo Fernandez, Patxi Gaztelumendi, Maite Goñi eta Haritz Rodriguezekin gozatzeko (mareatu barik!) aukera dugu.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
23
Api
2010
10:25

MoodleMoot Euskadi 2010

Aurtengo MoodleMoot Euskadiren webgunea dugu bistan. Ekainaren 18an izango da Errenteriako Tknika zentruan, eta programa oraindik osatzen ari den arren, badakigu irekiera saioan Javier Martinez Aldanondo izango dugula.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
20
Api
2010
11:32

Ahozkoa idatzizko egiten duen sistema

EHUn garatu dute sistema hau, euskaraz esaten dena testu idatzira ei dakar. Ea probatzeko modurik ematen diguten.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
09
Api
2010
10:34

MS Office eta Moodle uztartzeko plugina

MS Office Microsoft-en ofimatika suite ezaguna eta erabilia  eta Moodle LMS ezaguna uztartzeko plugina garatu dute Microsoft-ekoek. Honen bitartez Moodle ikastaroetako irakasleek Office-tik bertatik kudeatu ditzakete plataformako dokumentuak: igo eta editatu.

Zenbait girotan ez dira oso popularrak aplikazio biak, biana dudarik gabe euren arloan erabilienetakoak dira, eta seguruenik batek baino gehiagok eskertuko du plugin hau, ondo badabil behintzat.

Moodle 1.8 eta 1.9 bertsioekin eta Office 2003 eta 2007 bertsioekin dabil.

Via Genbeta

 

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
28
Mar
2010
12:29

Chatroulette

Creo que la idea es muy buena y que se podría reinventar un lugar como este con aplicaciones didácticas. Se evitaría el número de pervertidos y algunos hispanohablantes entrarían con ganas de conocer a gente, intercambiar idiomas o incluso para promocionarse como profesores particulares. Esto facilitaría el contacto entre aprendientes y nativos en un espacio didáctico e interactivo. El sistema es muy divertido y motiva a ser creativo y a llamar la atención de tu próximo visor.

— Sara (EcLEcTIC)

Interneteko azken nobedadeetako bat dugu Chatroulette, erabiltzaileak ausaz konektatzen dituen bideo-txata. Konektatu eta hantxe zer topatuko ez dakizula abenturan murgildu. Zer esana eman du asteotan, baita jolas dibertigarriak egiteko parada ere. Asmakizun deigarria eta hasieran fribolitate eta eskandalarko bidea eman badu ere, horrelako ideia sinpleen atzetik esploratu gabeko aukera interesgarriak egon daitezke askotan, hizkuntzaren ikaskuntzan aplikatzeko EcLEcTIC blogean egin duten proposamen hau bezalakoak.

Hemen ere baten bati eman dio zer pentsatua.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
24
Mar
2010
14:16

Informatikan jantzi ala...?

Kontua ez da informatikan adituak sortzea, komunikazioa sustatzea baizik. Informatika irakastea akats larria da. Etxean telefonoa kontratatu zenutenean, familiako inor ez zen telekomunikazio ingeniari egin.

— Angustias Bertomeu

Sareko Argian jaso dugu Emakumeak, berdintasunerako, desberdin korapilatzen direnak jardunaldiaren berri. Angustias Bertomeu enpresaria eta E-mujeres webgunearen sortzailea izango da jardunaldiko hizlarietako bat.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
23
Mar
2010
20:48

Txataren abantailak hizkuntzak ikasteko

Esperientziaren gaineko hausnarketa interesgarria EcLEcTIC blogean. Txatak abantaila asko, eta, dirudienez, ahozko praktikaren oztopo batzuk ez.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
23
Mar
2010
12:41

Euskaltzaindiaren baliabide berriak: HBO eta LB

"Hiztegi Batua. Irizpideak, prozedurak eta tresnak" jardunaldiaren barruan aurkeztu ditu Euskaltzaindiak Hiztegi Batu OInarriduna (HBO) eta Lexikoaren Behatokia (LB). Ahotsak.com-eko lagunek eman digute horren berri eta lehenengo azalpena.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
16
Mar
2010
10:07

Akatsak detektatzeko "makinan" aurrerapausoak

IXA taldeko Larraitz Uriak bere doktore-tesian (pdf) euskarazko erroreen tratamendu automatikorako ekarpenak aurkeztu ditu. Errore eta desbideratze kontzeptuak bereiztu ditu,honela:

Euskara estandarrari dagozkion gramatika-arauak betetzen ez dituzten egitura erroredunak hartzen ditugu guk erroretzat; eta desbideratze esaten diegu gramatikalak izan arren testuinguru jakin batean desegokiak diren egiturei. Desbideratzeen barruan sartzen ditugu estilo kontu orokorrak, aldaki dialektalen erabilera edota erregistroaren egokitasuna.

Oinarri horretatik abiatuta bi datu-base desberdin osatzen hasi dira, eta hortik bi aplikazio-bide desberdin jorratu nahi dira: erroreen tratatamendu automatikorako tresnak batetik, eta hizkuntzaren ikas-irakaskuntzarako baliagarriak izan daitezkeen tresnak bestetik. Bigarren bide horri atea irekitzea da Uriaren ekarpenetako bat.

Ikerketa-ildo honek zer ekarriko adi egongo gara. Edonola ere, erroreez ari garela HEOKen pasarte hau datorkit gogora:

Tarteko hizkuntzaren ildotik ere ikusi eta aztertu behar dira ikasleak egiten dituzten erroreak, xede-hizkuntzaren sistema barneratzen ari den adierazpen gisa, eta ez ikaskuntza ezaren adierazle

Edo lehengo astean ikastaro batean behin eta berriz errepikatu diguten kontzeptu hau: Errorea eta errakuntza ondo bereiztu behar dira, jakin arren egiten dena, eta jakin ez egiteagatik gertatzen dena.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
15
Mar
2010
21:25

Azpitituluak hizkuntza-klasean

EcLEcTIC blogean bideoen azpititulatzea hizkuntza-klasean erabiltzeko ideia batzuk eman dituzte. Gogoratu hau daukagula hemen hurbil.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
04
Mar
2010
20:26

Ordenagailuak VS Liburuak

'Onartuko al genuke gure sendagileak diagnostiko bat egiteko edo gaixotasun bat sendatzeko ez erabiltzea eskanerrak, erradiografiak eta, oro har, osasun zientziei teknologiek egin dizkieten ekarpenak, bakarrik gure sendagilea teknofoboa delako?'

Aurkezpen bikain honen bidez laburbildu du Jolausek zer-nola aldatu den gizartea eta zer-nola aldatu behar den ikas-irakaskuntza.

The Jolaus Lifestreametik jasoa. 

5
Batez bestekoa: 5 (6 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
06
Ots
2010
12:08

Bost ohartarazpen aldaketa teknologikoaz

Zer pentsatua eman dit Pseudópodo blogean irakurri dudan sintesia batek:
Neil Postmanek
aldaketa teknologikoaz eginiko bost ohartarazpenez ari denak hain zuzen.

Honakoxeak dira ohartarazpenok (sintesiaren sintesia eginez):

1. Teknologiak eman egiten du baina baita kendu ere.

2. Teknologia berriek mesede egiten diete batzuei eta kalte beste batzuei.

3. Medioa bera da mezua (McLuhan).

4. Medio berriak ez du zerbait gehitzen, dena aldatu baizik.

5. Teknologia mito bihurtzeko joera dugu.

Dena den, ondo ulertzeko eta mamia ateratzeko, patxadaz irakurri beharreko testua da: ingelesez / gazteleraz.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia